[Librezale] itzulpen batekin zalantza

Joxe Rojas joxerg a bildua gmail.com
Ast, Ira 1, 17:51:09, CEST 2011


Asko pentsatu gabe... Arbela (Wordpressen bezala), edo ingelesezko dock
horretatik + atrakea eta abar  -> Kaia?

<ibai a bildua oihanguren.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko iraren 01a 17:39):

> Orain arte ikusitakoarekin ni ere "abio-leiho" edo "abio-taula"ren alde
> (batez ere ez dakidalako abio-leiho horrek beste esanahiren batekin
> nahasterik sortuko duen).
>
> Bide batez, guztiz ados Asierrek "Atrakagarri"/"Atrake"ri buruz
> esandakoarekin.
>
> Ibai.
>
> >  On Thu, 1 Sep 2011 07:29:29 -0700, ibai a bildua oihanguren.com wrote:
> >> Ni ere Gnome Shell-en pentsatzen ari nintzen idazterakoan... (lanean
> >> erabiltzen dudana da-eta...) Baina Unityren Dash-a ikusita... egia
> >> esanda
> >> lehen baino gehiago gustatzen zait "aginte-mahaia", hoberik ikusten
> >> ez
> >> dudan bitartean behintzat.
> >>
> >> Egia da Gnome Shellerako balio dezakeen arren (ulertu dudanaren
> >> arabera
> >> Dockari ematen diotelako izen hori, ezta?) Unityrentzako Atrakagarria
> >> "motz" geratzen dela.
> >
> >  Oker ez banago, hauek dira Unity-ko Dash delakoak eskaintzen dituen
> >  funtzionalitate nagusiak:
> >     1) Programak abiarazi (atrakatutako abiarazleen bitartez)
> >     2) Sistemako programak bilatu eta abiarazi
> >     3) Leihoak zabaldu
> >     4) Dokumentuak ireki
> >     5) Dokumentuak bilatu eta ireki
> >     6) Ezabatutako dokumentuak kudeatu
> >
> >  Beraz, laburbilduz, Unity-ren bitartez abiarazleak, leihoak eta
> >  dokumentuak era desberdinetan kudeatu daitezke. Gauza askotxo izen bakar
> >  batekin adierazteko... abiarazlea bada, atrakagarria ere bada, baina
> >  baita gauza gehiago ere: leiho zabaltzailea, dokumentu irekitzailea,
> >  bilatzailea...
> >
> >  Dash terminoak esanahi asko ditu (abiaraztearekin zerikusia dutenak
> >  gehiago direla esango nuke baina):
> >  http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=dash
> >
> >  Beraz, nola itzuli euskarara "Dash home"? Ba ez dago bat ere erraz!
> >
> >  Aipatu diren aukeretatik (atrakagarri, abiarazle, bilatzaile, mahai...)
> >  nik abiarazlearen alde egingo nuke. Beraz, Ubunturen ikonoa duen ikono
> >  horri klik egitean leiho antzeko bat zabaltzen denez [1],
> >  *"Abio-leihoa"* bezala itzuliko nuke.
> >
> >  [1]
> >
> http://www.kerodicas.com/wp-content/uploads/2010/10/unity_dash-e1287177023534.png
> >
> >  Txopi.
> >
> > _______________________________________________
> > Librezale mailing list
> > Librezale a bildua librezale.org
> > http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
> >
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
Joxe Rojas
http://www.teknopata.net
joxerg a bildua gmail.com
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110901/15538e2f/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago