[Librezale] itzulpen batekin zalantza

ibai a bildua oihanguren.com ibai a bildua oihanguren.com
Ast, Ira 1, 17:39:33, CEST 2011


Orain arte ikusitakoarekin ni ere "abio-leiho" edo "abio-taula"ren alde
(batez ere ez dakidalako abio-leiho horrek beste esanahiren batekin
nahasterik sortuko duen).

Bide batez, guztiz ados Asierrek "Atrakagarri"/"Atrake"ri buruz
esandakoarekin.

Ibai.

>  On Thu, 1 Sep 2011 07:29:29 -0700, ibai a bildua oihanguren.com wrote:
>> Ni ere Gnome Shell-en pentsatzen ari nintzen idazterakoan... (lanean
>> erabiltzen dudana da-eta...) Baina Unityren Dash-a ikusita... egia
>> esanda
>> lehen baino gehiago gustatzen zait "aginte-mahaia", hoberik ikusten
>> ez
>> dudan bitartean behintzat.
>>
>> Egia da Gnome Shellerako balio dezakeen arren (ulertu dudanaren
>> arabera
>> Dockari ematen diotelako izen hori, ezta?) Unityrentzako Atrakagarria
>> "motz" geratzen dela.
>
>  Oker ez banago, hauek dira Unity-ko Dash delakoak eskaintzen dituen
>  funtzionalitate nagusiak:
>     1) Programak abiarazi (atrakatutako abiarazleen bitartez)
>     2) Sistemako programak bilatu eta abiarazi
>     3) Leihoak zabaldu
>     4) Dokumentuak ireki
>     5) Dokumentuak bilatu eta ireki
>     6) Ezabatutako dokumentuak kudeatu
>
>  Beraz, laburbilduz, Unity-ren bitartez abiarazleak, leihoak eta
>  dokumentuak era desberdinetan kudeatu daitezke. Gauza askotxo izen bakar
>  batekin adierazteko... abiarazlea bada, atrakagarria ere bada, baina
>  baita gauza gehiago ere: leiho zabaltzailea, dokumentu irekitzailea,
>  bilatzailea...
>
>  Dash terminoak esanahi asko ditu (abiaraztearekin zerikusia dutenak
>  gehiago direla esango nuke baina):
>  http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=dash
>
>  Beraz, nola itzuli euskarara "Dash home"? Ba ez dago bat ere erraz!
>
>  Aipatu diren aukeretatik (atrakagarri, abiarazle, bilatzaile, mahai...)
>  nik abiarazlearen alde egingo nuke. Beraz, Ubunturen ikonoa duen ikono
>  horri klik egitean leiho antzeko bat zabaltzen denez [1],
>  *"Abio-leihoa"* bezala itzuliko nuke.
>
>  [1]
>  http://www.kerodicas.com/wp-content/uploads/2010/10/unity_dash-e1287177023534.png
>
>  Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago