[Librezale] itzulpen batekin zalantza
txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ast, Ira 1, 17:21:48, CEST 2011
On Thu, 1 Sep 2011 07:29:29 -0700, ibai a bildua oihanguren.com wrote:
> Ni ere Gnome Shell-en pentsatzen ari nintzen idazterakoan... (lanean
> erabiltzen dudana da-eta...) Baina Unityren Dash-a ikusita... egia
> esanda
> lehen baino gehiago gustatzen zait "aginte-mahaia", hoberik ikusten
> ez
> dudan bitartean behintzat.
>
> Egia da Gnome Shellerako balio dezakeen arren (ulertu dudanaren
> arabera
> Dockari ematen diotelako izen hori, ezta?) Unityrentzako Atrakagarria
> "motz" geratzen dela.
Oker ez banago, hauek dira Unity-ko Dash delakoak eskaintzen dituen
funtzionalitate nagusiak:
1) Programak abiarazi (atrakatutako abiarazleen bitartez)
2) Sistemako programak bilatu eta abiarazi
3) Leihoak zabaldu
4) Dokumentuak ireki
5) Dokumentuak bilatu eta ireki
6) Ezabatutako dokumentuak kudeatu
Beraz, laburbilduz, Unity-ren bitartez abiarazleak, leihoak eta
dokumentuak era desberdinetan kudeatu daitezke. Gauza askotxo izen bakar
batekin adierazteko... abiarazlea bada, atrakagarria ere bada, baina
baita gauza gehiago ere: leiho zabaltzailea, dokumentu irekitzailea,
bilatzailea...
Dash terminoak esanahi asko ditu (abiaraztearekin zerikusia dutenak
gehiago direla esango nuke baina):
http://www.wordreference.com/es/translation.asp?tranword=dash
Beraz, nola itzuli euskarara "Dash home"? Ba ez dago bat ere erraz!
Aipatu diren aukeretatik (atrakagarri, abiarazle, bilatzaile, mahai...)
nik abiarazlearen alde egingo nuke. Beraz, Ubunturen ikonoa duen ikono
horri klik egitean leiho antzeko bat zabaltzen denez [1],
*"Abio-leihoa"* bezala itzuliko nuke.
[1]
http://www.kerodicas.com/wp-content/uploads/2010/10/unity_dash-e1287177023534.png
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago