[Librezale] itzulpen batekin zalantza
Alexander Gabilondo
alexgabi a bildua euskalerria.org
Ast, Ira 1, 16:42:54, CEST 2011
Iruditzen zait "aginte-mahaia" terminoak nahasmena sortzen duela. Nik
behintzat administrazio atazekin lotzen dut.
og., 2011.eko iraren 01a 16:29(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
> Ni ere Gnome Shell-en pentsatzen ari nintzen idazterakoan... (lanean
> erabiltzen dudana da-eta...) Baina Unityren Dash-a ikusita... egia esanda
> lehen baino gehiago gustatzen zait "aginte-mahaia", hoberik ikusten ez
> dudan bitartean behintzat.
>
> Egia da Gnome Shellerako balio dezakeen arren (ulertu dudanaren arabera
> Dockari ematen diotelako izen hori, ezta?) Unityrentzako Atrakagarria
> "motz" geratzen dela.
>
>
>> niri ere atrakagarria ez zait gustatzen. Bestalde, Gnome Shell-eko Dasha
>> eta
>> Unity-ko Dasha desberdinak direla uste dut.
>> Julenek aipatzen duen MacOS X-eko Dock-a unitya "Launcher" du izena eta
>> "Abiarazle" gisa itzulita dago. Aldiz Unityn dasha Gnome Shelleo Search
>> eta
>> Application Picker-en nahasketa da (ikusi
>> http://live.gnome.org/GnomeShell/Design). Hots, bertatik programak eta
>> fitxategia bilatu eta ireki daitezke besteak beste.
>> Oier
>>
>> 2011/9/1<ibai a bildua oihanguren.com>
>>
>>> Arratsalde on,
>>>
>>> Ez dakit zein den itzulpen egokiena... baina "Atrakagarria" hori ez
>>> zaidanez asko gustatzen... itzulpen alternatiboren bat bururatzen
>>> bazaigu
>>> ere begira ibili naiz eta ikusi dudanaren arabera badirudi dock horri
>>> Dash
>>> izena ematen zaiola "Dashboard" ( http://en.wikipedia.org/wiki/Dashboard
>>> )
>>> hitzaren laburpen moduan. Dashboard hori autoetan dauden indikatzaileen
>>> taula horri esaten zaio (gasolina, abiadura, etab.).
>>>
>>> Elhuyarren hiztegian dashboard-en euskarazko itzulpen gisa
>>> "aginte-mahaia"
>>> azaltzen da.
>>>
>>> Ez zait hau ere gustatzen itzulpen gisa... baina hemendik abiatuta agian
>>> norbaiti bururatuko zaio zerbait hobea.
>>>
>>> Hau idazten dut iruditzen zaidalako Atrakagarria oso arraroa egingo
>>> zaiela
>>> erabiltzaileei, eta zerbait hobea lortzen badugu bikain.
>>>
>>> Zer diozue?
>>>
>>>> og., 2011.eko iraren 01a 15:43(e)an, Oier Mees(e)k idatzi zuen:
>>>>> Kaixo,
>>>>> Ubuntuk urrian kaleratuko duen bertsio berriaren Unity interfazea
>>>>> itzultzen nabil eta zalantza bat daukat.
>>>>> Nola itzuli daiteke "Dash home" botoia ? hau klikatuta unity-ren
>>> hasiera
>>>>> orria agertzen da.
>>>>> Milesker,
>>>>> Oier
>>>>> PD: Barkatu cross-posting egiteagatik.
>>>> GNOME Shell-en "Atrakagarria" erabili da "Dash" itzultzeko[1].
>>>>
>>>> Dooteo-ren azalpena ondorengoa izan zen (itzulpena posta-zerrendaren
>>>> artxiboak ez daude online, antza):
>>>>
>>>> >
>>>> > GNOME Shell-eko 'Dash' (beste edozer izen ere erabil zezaketen)
>>> MacOS
>>> X
>>>> > sistemako 'Dock' da, berdin berdina.
>>>> >
>>>> > http://live.gnome.org/GnomeShell/Design/#Dash web orrialdean
>>> aipatzen
>>>> > duenez: "The dash indicates currently running applications and acts
>>> as
>>>> > an optional quick launch and favourites facility."
>>>> >
>>>> > Euskaraz 'Atrakagarria' da (Gimp-en horrela deitu izan zaio 'Dock'
>>>> > elementuari).
>>>> >
>>>>
>>>> Itzulpen hori balekotzat hartuz, "Dash home" itzultzeko "Atrakagarrien
>>>> hasiera" edo besterik gabe "Atrakagarriak" erabil liteke.
>>>>
>>>>
>>>> [1] http://git.gnome.org/browse/gnome-shell/tree/po/eu.po#n562
>>>> _______________________________________________
>>>> Librezale mailing list
>>>> Librezale a bildua librezale.org
>>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>>
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Librezale mailing list
>>> Librezale a bildua librezale.org
>>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago