[Librezale] SLUN11 Call For Papers

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
As, Urr 25, 12:55:06, CEST 2011


Aupa,

Daukadan posta uholdean Iņaki Alegriak komentatu dit aste honetan 
bukatzear dela (urriaren 28an) SLUN11 jardunaldietarako lanen eskaeren 
edo 'Call For Papers'aren epea:
http://www.ehu.es/ocs/index.php/slun/slun11/schedConf/cfp

Jardunaldia abenduaren 16an da EHUren Ibaetako campuseko Ignacio M. 
Barriola eraikinean (aularioan).

Ni kanpoan naiz, baina inor animatuko balitz esan nahi dizuet merezi 
duela. 2008ko ekitaldian izan nintzen eta gauza oso interesgarriak 
azaldu ziren, denak ala denak software librearekin lotutakoak. Ausartzen 
naiz esatera ikuspuntu tekniko batetik begiratuta IEBak izan dezakeenak 
baino interes handiagoa duela.

Ondo segi, ta animatu!



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago