[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urr 24, 12:21:38, CEST 2011
al., 2011.eko urrren 24a 08:03(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 23a 17:38):
>>
>> Lortu zenuen eu.wordpress.org-eko editore izatea?
>>
>> Administrazio gunean sartzen zarenean, nahi baduzu ikustalditxo bat bota
>> menuko "Tools" aukeraren barruan dauden "eu-(r)entzako itzulpenak" eta
>> "Deply Request" aukera-atalei. Nik erdi ahaztuta ditut, baina 3.3
>> bertsioa euskaratzen dugunean gogoratu beharko dugu :-)
>>
>> TwentyEleven itxurari dagokionez, GlotPress-eko kide batekin hitz egin
>> dut (IRC bitartez [1]) eta GlotPress erabiltzea guztiz hautazkoa dela
>> azaldu dit. WordPress-eko garatzaileek itzultzaileei laguntzeko jarri
>> duten tresna bat dela. Beraz, guk Pootle-ekin aukera berdinak (edo
>> gehiago) dauzkagunez, TwentyEleven itxuraren euskaraketa gure Pootle-en
>> kudeatzea ikusten dut egokiena. Mikel, bidal iezadazu prestatu duzun PO
>> fitxategia edo igotzazu zuk zeuk Pootle-era zeuk (orain horretarako
>> baimenak dituzu).
>>
>> [1]
>> https://irclogs.wordpress.org/chanlog.php?channel=wordpress-polyglots&day=2011-10-23&sort=asc
>>
>
> Beno bada, guztion gozagarri (edo ez), Pootlen daude twentyeleven-en
> itzulpena eta baita Wordpressen 3.2 bertsioaren bi po fitxategiak,
> arrunta eta ms-eu.po.-
Ah, baina orduan WordPress 3.2 osoa dagoeneko euskaratuta dago? Ez
nekien! WP 3.3beta2a, WP 3.1ean oinarrituta hartu dut. WP 3.2a dagoeneko
euskaratuta badago, WP 3.3rako oinarria bertatik hartu beharko genuke,
Antz gehiago izateko aukerak baude eta...
Mikel, zuk egin dezakezu?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago