[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak
Mikel Larreategi
larreategi a bildua eibar.org
Al, Urr 24, 08:03:54, CEST 2011
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 23a 17:38):
>
> Lortu zenuen eu.wordpress.org-eko editore izatea?
>
> Administrazio gunean sartzen zarenean, nahi baduzu ikustalditxo bat bota
> menuko "Tools" aukeraren barruan dauden "eu-(r)entzako itzulpenak" eta
> "Deply Request" aukera-atalei. Nik erdi ahaztuta ditut, baina 3.3
> bertsioa euskaratzen dugunean gogoratu beharko dugu :-)
>
> TwentyEleven itxurari dagokionez, GlotPress-eko kide batekin hitz egin
> dut (IRC bitartez [1]) eta GlotPress erabiltzea guztiz hautazkoa dela
> azaldu dit. WordPress-eko garatzaileek itzultzaileei laguntzeko jarri
> duten tresna bat dela. Beraz, guk Pootle-ekin aukera berdinak (edo
> gehiago) dauzkagunez, TwentyEleven itxuraren euskaraketa gure Pootle-en
> kudeatzea ikusten dut egokiena. Mikel, bidal iezadazu prestatu duzun PO
> fitxategia edo igotzazu zuk zeuk Pootle-era zeuk (orain horretarako
> baimenak dituzu).
>
> [1]
> https://irclogs.wordpress.org/chanlog.php?channel=wordpress-polyglots&day=2011-10-23&sort=asc
>
Beno bada, guztion gozagarri (edo ez), Pootlen daude twentyeleven-en
itzulpena eta baita Wordpressen 3.2 bertsioaren bi po fitxategiak,
arrunta eta ms-eu.po.-
Mikel
--
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago