[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak
Mikel Larreategi
larreategi a bildua eibar.org
Al, Urr 17, 11:33:29, CEST 2011
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 16a
17:28):
> lr., 2011.eko urrren 15a 18:31(e)an, Mikel Larreategi(e)k idatzi zuen:
> > Pootlen ez dago TwentyEleven theme-aren itzulpena. Gure proiektu baterako
> > prestatu dut baina ez dakit non partekatu...
> >
> > Hainbat leku ikusi ditut itzulpenekin baina ez dago kontua eguneratuta...
> > WordPress-en SVNan (http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/eu/trunk/),
> > GlotPressen (http://translate.wordpress.org/projects), Librezaleren
> > Pootle-n, ...
> >
> > Ez dakit prozedura egokia zein den, laguntzerik?
>
> Aupa Mikel:
>
> Aipatzen duzun itxura hori begiratu dut. WordPress-eko garatzaileek
> beraiek mantentzen dute eta barrutik ondo egina dago
> (load_theme_textdomain funtzioa erabiltzen du [1]). Beraz,
> instalatzerakoan beste itzulpenekin utzi behar da "twentyeleven"
> direktorioaren barruan.
>
> Nik uste, aukerarik egokiena italiarazko bertsioa mantentzen dutenek
> bezala [2], SVNan "messages" direktorioan zuk egindako euskaraketa
> igotzea da.
>
> Horretarako, oker ez banago, WordPress.org-eko foroan erabiltzaile bat
> sortu eta Polyglots posta zerrendan euskarazko itzulpenean idazteko
> baimena eskatu behar duzu. Lehen horrela zen behintzat. Baina orain
> posta zerrenda hori ez da existitzen eta prozedura desberdina izango da:
> http://lists.automattic.com/mailman/listinfo/wp-polyglots
>
> Pizkat ikertu beharko duzu dagokion lekuan idazteko baimena lortzeko.
> Subversioni dagoionez, nola erabiltzen den eta fitxategiak non jarri
> behar diren argi ez badaukazu, agian esteka honek lagun zaitzake:
> http://codex.wordpress.org/Using_Subversion
>
> Galduta bazabiltza, bidali iezadazu PO fitxategia niri eta saiatuko naiz
> ni zure itzulpena dagokion lekuan jartzen (orain arte SVNan idazteko
> baimenak izan ditut).
>
Kaixo berriz:
Erantzun didate:
http://wppolyglots.wordpress.com/2011/10/17/im-requesting-svn-commit-access-in-order-to-2/#comments
Jada "mantainer"ak badaudela eta eurekin kontaktatzeko diote, suposatzen dut
zuek zaretela mantainer horiek ez?
Mikel
--
Mikel Larreategi
http://eibar.org/blogak/erral/es
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111017/3f6b97b0/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago