[Librezale] WordPress 3.2ren eta TwentyEleven "itxura"ren itzulpenak
txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Urr 17, 19:49:45, CEST 2011
On Mon, 17 Oct 2011 08:02:10 +0200, Mikel Larreategi wrote:
> Txopi igorleak hau idatzi zuen (2011eko urrren 16a 17:28):
>> [...]
>
> Eskerrik asko, emango diot begirada bat.
>
> Eta WordPress 3.2ren itzulpenarekin nola jokatu behar da? Librezaleko
> Pootle-n egin eta gero zu(e)k kargatzen duzu(e) WordPress-en SVNra?
> Ala zuzenean PO-a deskargatzeko jartzen duzue eu.wordpress.org-en eta
> kitto?
Bai, egia esan WP 3.2.1a euskaratzea ondo legoke. Subversion bertsio
kontrol sistema nahiko teknikoa da eta Pootle erabiltzen dugu denon
artean WP euskaratzeko. Gero "mantainer"otako batek igotzen ditu
lokalizatutako fitxategiak (POa, MOa eta euskaratutako PHP fitxategiren
bat edo beste). Ondo baderitzozu, oraingoan ere horrela jardungo dugu.
Baina nik astebururarte ziurazki ezin izango dut POTetik erdi
euskaratutako POa prestatu eta Pootle-era igo. Bestela Pootlen baimenak
dituenak egin dezala (janfri ala julen).
eu.wordpress.org-i dagokionez, han ez da itzulpena soilik igotzen (POa
edo MOa), lokalizatutako WP oso bat baizik. Euskaraketa hau egiten
dugunean, nahi baduzu erakutsiko dizut webgune hori nola kudeatzen den.
Beno, nik edo nola dabilen dakien beste batek :-)
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago