[Librezale] Pootle, edo itzulpenak taldean egiteko modua

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Ost, Urr 5, 19:45:30, CEST 2011


Aupa Ales,

az., 2011.eko urrren 05a 19:22(e)an, Ales Zabala Alava (Shagi)(e)k 
idatzi zuen:
> Kaixo!
>
> Beno, hasi naiz pixkanaka itzulpenei buruzko informazioa igotzen. Momentuz
> Redmine[0] eta Ardour2[1]-ri buruzko orriak bete ditut.

:)

> Bestalde, eposta zerrendaren urte honetako mezuetan bilatuz, ez dut
> informaziorik topatu euskaraketak taldean nola antolatzeari buruz. Ikusi
> dut pootle bat duzuela martxan, baina proiektu gutxi ditu wikiarekin
> alderatuta...
>
> Nola antolatzen zarete? Pootle erabiltzea gomendatzen duzue? Bakoitzak nahi
> duen moduan antolatzen da?

Proiektu bakoitzak bere berezitasun, eskakizun eta aukerak dauzka, beraz 
finean arduradunaren esku dago aukera.

Proiektu batzuk oso txikiak izanda, pertsona bakarrak modu lokalean lan 
eginda nahikoa izan daiteke aplikazioa euskaraz mantentzeko.

Beste batzuk euren tresna propioa eskain dezakete itzulpenak kudeatzeko 
(Translatewiki, Transifex, Launchpad, Pootle instalazio jakin bat, posta 
bidezko fitxategien banaketa...). Hortik aurrera arduradunari erosoen 
zaion edo egokiena iruditzen zaion aukera egin dezake.

Gaur egun proiektu dexentek eskaintzen dute web bidez itzulpenak 
kudeatzeko interfazeren bat, baina Pootle instalatu zen garaian ez zen 
ohikoa halakoak topatzea.

Librezaleko Pootle zerbitzaria, hortaz, bestelako aukerarik ematen ez 
den kasuetan erabil daiteke, nahiz eta beti ekar daitezkeen fitxategiak 
"kanpotik" eta Librezaleko zerbitzarian burutu itzulpenak. Adibide gisa 
StatusNet har ezazu: bere itzulpena ia osorik Librezaleko Pootle 
zerbitzarian burutu da, baina berez Translatewiki bidez kudeatzen da.

> Ba al dago honi buruzko informaziorik wikian (edo beste lekuren batean)?

Pootleren inguruan, bere fitxaz gain, gida oso labur bat dago:
http://librezale.org/wiki/Pootle:Gida

Zerbait falta dela iruditzen zaizu? Askotan zaila baita heldu berriaren 
azalean ipintzea...



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago