[Librezale] Pootle, edo itzulpenak taldean egiteko modua
Asier Sarasua
asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Urr 5, 19:38:40, CEST 2011
>________________________________
>From: Ales Zabala Alava (Shagi) <shagi a bildua gisa-elkartea.org>
>To: Librezale a bildua librezale.org
>Sent: Wednesday, October 5, 2011 7:22 PM
>Subject: [Librezale] Pootle, edo itzulpenak taldean egiteko modua
>
>Kaixo!
>
>Beno, hasi naiz pixkanaka itzulpenei buruzko informazioa igotzen. Momentuz
>Redmine[0] eta Ardour2[1]-ri buruzko orriak bete ditut.
>
>Bestalde, eposta zerrendaren urte honetako mezuetan bilatuz, ez dut
>informaziorik topatu euskaraketak taldean nola antolatzeari buruz. Ikusi
>dut pootle bat duzuela martxan, baina proiektu gutxi ditu wikiarekin
>alderatuta...
>
>Nola antolatzen zarete? Pootle erabiltzea gomendatzen duzue? Bakoitzak nahi
>duen moduan antolatzen da?
>
http://librezale.org/wiki/Lokalizazio-gida
Nik pertsonalki nahiago izaten dut aplikazio bakoitzaren itzulpena bere garapen-tokian egitea. Shotwell Transifexen, Deja-Dup Launchpaden, etab.
Itzulpena handia bada eta ni bakarrik ari banaiz, PO fitxategia deskargatu eta lokalean egiten dut.
Baina librezalekide bi baino gehiagoren artean itzulpen bat egitea adosten bada, erabilgarria izan daiteke Pootlen egitea.
Asier.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago