[Librezale] Pootle, edo itzulpenak taldean egiteko modua
Ales Zabala Alava (Shagi)
shagi a bildua gisa-elkartea.org
Ost, Urr 5, 21:20:39, CEST 2011
Kaixo!
> >Nola antolatzen zarete? Pootle erabiltzea gomendatzen duzue? Bakoitzak nahi
> >duen moduan antolatzen da?
>
> Proiektu bakoitzak bere berezitasun, eskakizun eta aukerak dauzka,
> beraz finean arduradunaren esku dago aukera.
>
> Proiektu batzuk oso txikiak izanda, pertsona bakarrak modu lokalean
> lan eginda nahikoa izan daiteke aplikazioa euskaraz mantentzeko.
>
> Beste batzuk euren tresna propioa eskain dezakete itzulpenak
> kudeatzeko (Translatewiki, Transifex, Launchpad, Pootle instalazio
> jakin bat, posta bidezko fitxategien banaketa...). Hortik aurrera
> arduradunari erosoen zaion edo egokiena iruditzen zaion aukera egin
> dezake.
>
> Gaur egun proiektu dexentek eskaintzen dute web bidez itzulpenak
> kudeatzeko interfazeren bat, baina Pootle instalatu zen garaian ez
> zen ohikoa halakoak topatzea.
>
> Librezaleko Pootle zerbitzaria, hortaz, bestelako aukerarik ematen ez
> den kasuetan erabil daiteke, nahiz eta beti ekar daitezkeen
> fitxategiak "kanpotik" eta Librezaleko zerbitzarian burutu
> itzulpenak. Adibide gisa StatusNet har ezazu: bere itzulpena ia
> osorik Librezaleko Pootle zerbitzarian burutu da, baina berez
> Translatewiki bidez kudeatzen da.
Ados. Ulertu dudanagatik beraz, wikian, aplikazio bakoitzaren orrian bere
euskaraketa nola antolatzen den zehazten da eta listo.
> Zerbait falta dela iruditzen zaizu? Askotan zaila baita heldu
> berriaren azalean ipintzea...
Nork jakin! Momentuz uste dut ideia egin dudala, galdera gehiago agertzen
zaizkidanean berriro idatziko dut :-)
Agur,
Shagi
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 490 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111005/90ae00b7/attachment-0001.pgp>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago