[Librezale] Aurkezpena

Ales Zabala Alava (Shagi) shagi a bildua gisa-elkartea.org
Iga, Urr 2, 21:06:53, CEST 2011


Kaixo!

Data: 11/10/02 11:05, egilea: Asier Sarasua
> Ez da lan askorik behar Librezaleren webgunean proiektu berri bat
> sortzeko. Wiki bat da, beraz wiki eran egin behar da lan. Wikian
> erabiltzaile bat sortu, eta erabiltzaile horrekin orri berriak egin
> proiektu bakoitzerako. Ikusi dut zuk jadanik sortu duzula erabiltzailea
> zuretzat.
> 
> Wikiaren aginte-panela orri bakoitzaren behealdean eskuinean dago. "Saioa
> hasi / kontua sortu" botoian sakatu, eta kontu berri bat sortu behar
> duzu. Ondoren, aukera guztiak aterako zaizkizu behealde horretan:
> "artikulua - eztabaida - aldatu - historia - mugitu - jarraitu -
> fitxategia igo".
> 
> Normalean hiru hauek erabili behar dira:
> - "artikulua" -> orri berriak sortzeko, hau da proiektu berriak sortzeko
> 
> - "aldatu" -> orriak aldatzeko
> - "fitxategia igo" -> irudiak igotzeko (baita beste fitxategi batzuk,
>    itzulpen-memoriak etab, igotzeko).
> 
> Proiektu berria sortzeko, sartu jadanik existitzen den proiektu batean,
> hasi saioa zure erabiltzailearekin, sakatu "aldatu" botoia eta kopiatu
> han agertuko zaizun kodea. Ikusiko duzu(e)nez, wiki erako kodea da.
> Formatu marka erabilienak ezagutzeko gida:
> http://www.mediawiki.org/wiki/Help:Formatting
> 
> Proiektu bakoitzerako ezinbestekoak dira hauek egitea:
> - goian {{Proiektua}} txantiloia jartzea, eta hori moldatzea. Lankide bat
>   jarri behar duzu proiektuaren arduradun modura, normalean zu izango zara.
> 
> - behean {{Proiektuak}} txantiloia jartzea
> - behean [[Kategoria:]] kategoria jartzea. Kategorien zerrenda
>    http://librezale.org/wiki/Kategoria:Proiektuak orrian "Azpikategoriak"
>    moduan agertzen direnak dira. Zure proiekturako ez baduzu kategoria
>    egokirik ikusten, kategoria berria sortu behar da. Hori nahi baduzu
>    guk egingo dugu.
> - http://librezale.org/wiki/Proiektuak orriko ataletako batean sartu proiektua. Hau kategorien parekoa da, baina modu bisualagoan jarrita. 
> 
> 
> Wikian dauden aldaketak jarraitzeko, adibidez zure proiektuen orrietan
> aldaketak egin dituela ikusteko, aldaketen RSSa jarrai daiteke:
> http://librezale.org/wiki?title=Berezi:AzkenAldaketak&feed=rss
> 
> Gauza garrantzitsu bat: wiki guztietan bezala, hemen wikiko orriak
> denonak dira, ez soilik orria sortu duenarena. Beraz, ez kezkatu
> norbaitek zuk sortutako orriak aldatu dituela ikusten baduzu. Zerorrek
> ere alda ditzakezu besteon orriak. Orri bakoitzaren aldaketen historia
> "historia" botoia sakatuta ikus daiteke, adibidez:
> http://librezale.org/mediawiki//index.php?title=Firefox&action=history

Oso ongi! Hau da justo jakin nahi nuena. Galderatxo bat: eposta honetako
informazioa wikian nonbait dago? Bestela nik neuk igo dezaket, hurrengo
hasi berriei bertara zuzentzeko :-)


Agur,

Shagi
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: signature.asc
Type: application/pgp-signature
Size: 490 bytes
Desc: Digital signature
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20111002/fd2cdab2/attachment-0001.pgp>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago