[Librezale] sudo itzulgarri
Mikel Olasagasti
mikel a bildua olasagasti.info
Or, Maiatza 27, 09:32:03, CEST 2011
Egunon!
sudo-1.8.2-rc1 kaleratu berri dute eta berrikuntzen artean gettext euskarria
dago itzulpenekin lan egin dezan[1].
Ubuntu erabili duen edonork izan du noizbait sudo-rekin borrokaren bat beraz
erabiltzaile 'target' honentzat sudo itzulita izatea garrantzitsua dela
deritzot. Hori bai, ni lanez goraino nabil eta ezin nik hartu honen ardura
baino pakete "bital" bat denez agian norbait animatzen da itzulpen lanak
egitera. Badakizue, posta bota eta MUA ezkutatu.
Itzulpena translationproject[2] bitartez koordinatu nahi dute eta honen
euskara taldeko "koordinatzailea" ni naizenez jakin norbait animatzen bada
TPra igotzeko laguntza lasai eskatu dezakeela webgunea berriz aktibo jarri
bitartean[3].
Itzuli beharreko paketeak:
- sudo[4] 147 string
- sudoers[5] 333 string
Zaindu!
Mikel
[1] http://www.sudo.ws/sudo/devel.html#1.8.2rc1
[2] http://translationproject.org/html/welcome.html
[3] http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/010649.html
[4] http://translationproject.org/domain/sudo.html
[5] http://translationproject.org/domain/sudoers.html
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110527/08e2e2c0/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago