Egunon!

sudo-1.8.2-rc1 kaleratu berri dute eta berrikuntzen artean gettext euskarria dago itzulpenekin lan egin dezan[1].

Ubuntu erabili duen edonork izan du noizbait sudo-rekin borrokaren bat beraz erabiltzaile 'target' honentzat sudo itzulita izatea garrantzitsua dela deritzot. Hori bai, ni lanez goraino nabil eta ezin nik hartu honen ardura baino pakete "bital" bat denez agian norbait animatzen da itzulpen lanak egitera. Badakizue, posta bota eta MUA ezkutatu.

Itzulpena translationproject[2] bitartez koordinatu nahi dute eta honen euskara taldeko "koordinatzailea" ni naizenez jakin norbait animatzen bada TPra igotzeko laguntza lasai eskatu dezakeela webgunea berriz aktibo jarri bitartean[3].

Itzuli beharreko paketeak:

- sudo[4] 147 string
- sudoers[5] 333 string

Zaindu!
Mikel

[1] http://www.sudo.ws/sudo/devel.html#1.8.2rc1

[2] http://translationproject.org/html/welcome.html
[3] http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/010649.html

[4] http://translationproject.org/domain/sudo.html
[5] http://translationproject.org/domain/sudoers.html