[Librezale] sudo itzulgarri
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Or, Maiatza 27, 14:26:49, CEST 2011
On Fri, May 27, 2011 at 09:32:03AM +0200, Mikel Olasagasti wrote:
> Egunon!
>
> sudo-1.8.2-rc1 kaleratu berri dute eta berrikuntzen artean gettext euskarria
> dago itzulpenekin lan egin dezan[1].
>
> Ubuntu erabili duen edonork izan du noizbait sudo-rekin borrokaren bat beraz
> erabiltzaile 'target' honentzat sudo itzulita izatea garrantzitsua dela
> deritzot. Hori bai, ni lanez goraino nabil eta ezin nik hartu honen ardura
> baino pakete "bital" bat denez agian norbait animatzen da itzulpen lanak
> egitera. Badakizue, posta bota eta MUA ezkutatu.
>
> Itzulpena translationproject[2] bitartez koordinatu nahi dute eta honen
> euskara taldeko "koordinatzailea" ni naizenez jakin norbait animatzen bada
> TPra igotzeko laguntza lasai eskatu dezakeela webgunea berriz aktibo jarri
> bitartean[3].
>
> Itzuli beharreko paketeak:
>
> - sudo[4] 147 string
> - sudoers[5] 333 string
>
> Zaindu!
> Mikel
>
>
> [1] http://www.sudo.ws/sudo/devel.html#1.8.2rc1
> [2] http://translationproject.org/html/welcome.html
> [3] http://librezale.org/pipermail/librezale/2010-December/010649.html
> [4] http://translationproject.org/domain/sudo.html
> [5] http://translationproject.org/domain/sudoers.html
Euskaratu beharreko testuak nahiko teknikoak iruditzen zaizkit, eta ez dakit hain premiazkoa den hau euskaratzea, baina gutxi denez, ni arduratu naiteke. Posta zerrenda bat badago, izena eman nahiko nuke. Bestela, esaidazu zer egin behar dudan.
OHARRA: StatusNet-eko euskaraketa utzi egin nuen, genituen bi bertsioak desberdinak zirelako eta msgmerge-rekin ezin zelako lana automatikoki aprobetxatu, baina atzo eskuz hasi nintzen fusioa egiten eta datorren astean orain arte egindako lana TranslateWiki-k errorerik ez emateko moduan bilduta edukitzea espero dut. Hortik aurrera falta den euskaraketa Pootle-n egin ahal izango dugu.
Goraintziak,
Txopi.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago