[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke

Julen julenx a bildua gmail.com
As, Mar 8, 23:06:36, CET 2011


ar., 2011.eko marren 08a 20:11(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
>>
>> Euskaltzaindiatik eskaini didatena ez da gutxi:
>> http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.xml
>>
>> Hortik abiatuta, eraldaketa batzuk egin eta PO bat sortu dut. PO
>> horrekin aldi berean WPeko fitxategiari jaten eman diot, eta %23 bat
>> automatikoki osatu ditu. Zalantzazkoak eskuz errepasatuta, %34ra iritsi
>> naiz, ez dago batere gaizki.
>>
>> Pootlen dago emaitza.
>
> Bikain! Euskaraketaren herena beraz Euskaltzaindiari eta zuri esker eginak
> daude orduan. Portzierto, zeintzuk tresna erabiltzen dituzu horrelako
> ariketak egiteko? awk, zuk eginiko php programatxoak?

Datuak XMLz zeudenez XSLT[1] orri batekin egin dut PO formaturako 
eraldaketa. XSLT orriak ez dira munduko gauzarik politt, irakurgarri eta 
lan egiteko atseginenak baina XML formatuko dokumentuak tratatzeko modu 
azkarrenetakoa da (nik ezagutzen dudana behintzat).

Gero POa berrerabiltzeko pretranslate[2] tresna erabili dut 
(msgmerge-ren pareko zerbait) eta azkenik fuzzy sarrerak errepasatu ditut.

> Egin duzun lanetik habiatuta, arrera egiten animatu naiz eta batez ere
> Morris Hiztegia eta Euskarazko Wikipedia erabiliz, euskaraketa gehiago
> sartu ditut; erdirarte heldi naiz.
>

Primeran :) Itzulpena osatutakoan iso 3166 paketean berrerabil ditzakegu 
kate hauek aldi berean.

Julen.

[1] https://secure.wikimedia.org/wikipedia/eu/wiki/XSLT
[2] http://translate.sourceforge.net/wiki/toolkit/pretranslate



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago