[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Mar 8, 20:11:03, CET 2011


Julen-(e)k idatzi zuen:
> al., 2011.eko otsren 28a 12:33(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>> al., 2011.eko otsren 28a 12:11(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>> Julen-(e)k idatzi zuen:
>>>> ig., 2011.eko otsren 27a 02:34(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>>>> Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
>>>>> Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
>>>>> ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
>>>>> zelakoan nago. Inork badaki honen berri?
>>>>>
>>>>
>>>> ISO 3166an definitzen dira halako izenak eta zenbait badaude
>>>> euskaratuta[1]. Script batekin fitxategi hori WPekoarekin parekatu dut
>>>> eta 10 sarrera besterik ez datoz bat. Gainera sarrera horien kalitatea
>>>> zalantzan jarriko nuke (herrialde-izenen ISO 639ko itzulpenen
>>>> antzera).
>>>>
>>>> Alegia, eskuz itzuli beharko da. Emaitza translationproject-era bidera
>>>> dezakegu gero noski :)
>>>
>>> Euskaltzaindiako orrialde honek lagundu behar gintuzke:
>>> http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exonimia
>>
>> Web bilaketa eta PDF soil bat izan ordez formatu manejableagoren bat
>> izanez gero prozesua automatiza genezake. Eskatzea libre denez
>> Euskaltzaindiari galdegitearen aldekoa naiz; hau erraztu lezakeen /
>> posible egingo lukeen kontakturik badu inork?
>>
>
> Euskaltzaindiatik eskaini didatena ez da gutxi:
> http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.xml
>
> Hortik abiatuta, eraldaketa batzuk egin eta PO bat sortu dut. PO
> horrekin aldi berean WPeko fitxategiari jaten eman diot, eta %23 bat
> automatikoki osatu ditu. Zalantzazkoak eskuz errepasatuta, %34ra iritsi
> naiz, ez dago batere gaizki.
>
> Pootlen dago emaitza.

Bikain! Euskaraketaren herena beraz Euskaltzaindiari eta zuri esker eginak
daude orduan. Portzierto, zeintzuk tresna erabiltzen dituzu horrelako
ariketak egiteko? awk, zuk eginiko php programatxoak?

Egin duzun lanetik habiatuta, arrera egiten animatu naiz eta batez ere
Morris Hiztegia eta Euskarazko Wikipedia erabiliz, euskaraketa gehiago
sartu ditut; erdirarte heldi naiz.

Gutxi-gutxika bagoaz aurrera...

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago