[Librezale] StatusNet-en itzulpenaren errebisioa

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ost, Eka 29, 21:42:58, CEST 2011


----- Original Message -----

> From: txopi <txopi a bildua sindominio.net>
> To: Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>; librezale a bildua librezale.org
> Cc: 
> Sent: Wednesday, June 29, 2011 9:18 PM
> Subject: Re: [Librezale] StatusNet-en itzulpenaren errebisioa
> Zuzenketa txiki-txiki batzuk egin eta itzulpena Pootle-etik TranslateWikira 
> pasatu dut. Zorionez ez da aurrekoan bezala tontotuta geratu eta dena ondo joan 
> da :-)
> 
> Berrikuspenari dagokionez, zeharka ikusi ditudan aldaketen inguruan proposamen 
> bi dakartzat:
> 
> "Goitizen" hitzaren ordez orain "Alias" dakar. Nik 
> pertsonalki "goitizen" hitza egokiago ikusten dut. Morris hiztegiak 
> alias terminorako "ezizen" eta "goitizen" proposatzen ditu.
> 

Ah, ba niri berdin zait zein erabili. Nik arazo bat daukat "goitizen" hitzarekin, eta da askotan nahastu egiten dudala "ezizen" hitzarekin euskaratzeak egiten ditudanean. StatusNet-en itzulpenean ere nahastuta ikusi ditut, "nickname" esateko biak erabili izan dira. Horregatik egin dut:
- "nickname" - ezizen
- "alias" - alias

Baina alias erabiltzearen arrazoi nagusia izan da beste itzulpen batzuetan horrela erabili izan dela:
http://eu.open-tran.eu/suggest/alias

> "Orrialde" hitzaren ordez orain "orri" dakar. Gai honen 
> inguruan eztabaida bat egon zen aspaldi Mutilmedia blogean eta oker ez banago, 
> ingelesezko "page" hitza webguneei aplikatuta "orrialde" 
> bezala euskaratzea adostu zen. Hona hemen eztabaida horren arraztoak:
> http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/09/19/240#1197620765
> 
> Guk "page" "orri" bezala euskaratzea erabaki dezakegu, 
> noski, baina nire irizpidea behin aldatu ondoren, berriz aldatzeko eztabaidatu 
> egin beharko genukela uste dut. Zuk zer deritzozu Asier?
> 

Ba kasu horretan nik "orri" erabiltzen dut, baina zuk nahi duzuna.

Asier.
>



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago