[Librezale] StatusNet-en itzulpenaren errebisioa

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 29, 21:18:04, CEST 2011


 On Wed, 29 Jun 2011 18:57:44 +0100 (BST), Asier Sarasua 
 <asiersar a bildua yahoo.com> wrote:
> ---- Original Message -----
>
>> From: txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Cc: Asier Sarasua <asiersar a bildua yahoo.com>
>> Sent: Wednesday, June 29, 2011 5:46 PM
>> Subject: Re: [Librezale] StatusNet-en itzulpenaren errebisioa
>>
>> On Wed, 29 Jun 2011 17:23:40 +0200, Asier Garaialde 
>> <agara a bildua kantauri.com>
>> wrote:
>>>  Aupa, begirada bat eman diot Pootle-ko fitxategiari eta ez dirudi
>>>  1.0arena denik. Bulegora itzultzean 1.0aren POTa bidaliko dut
>>>  zerrendara, behin euskaratzen jarrita, ahalik eta bertsiorik  
>>> berriena
>>>  euskaratuta edukitzearren.
>>>
>>>  Sentitzen dut baina ez dut Pootle-ren erabileraren ideia zipitzik,
>>>  beraz, beste norbaitek jarri beharko du POT berria Pootlen eta bi
>>>  fitxategiak bateratu...
>>
>> Kasu hauetan, itzulitako aurreko POa eta azken POT hutsa fusionatzen 
>> dira (nik
>> behintzat hori egiten dut), azken POa sortuz ahal den guztia 
>> itzulita duela.
>> Horrelako zerbait azaltzen da hemen WordPress programarentzat:
>> http://librezale.org/wiki/WordPressen_itzulpena_kudeatzeko_laguntza
>>
>>
>> Txopi.
>
> Beno, errebisatu dut itzulpena eta homogeneizatu dut terminologia.
> Pootleera igo dut berriro PO fitxategia. Oraindik aurrerakoak ez 
> ditut
> ezagutzen...

 Zuzenketa txiki-txiki batzuk egin eta itzulpena Pootle-etik 
 TranslateWikira pasatu dut. Zorionez ez da aurrekoan bezala tontotuta 
 geratu eta dena ondo joan da :-)

 Berrikuspenari dagokionez, zeharka ikusi ditudan aldaketen inguruan 
 proposamen bi dakartzat:

 "Goitizen" hitzaren ordez orain "Alias" dakar. Nik pertsonalki 
 "goitizen" hitza egokiago ikusten dut. Morris hiztegiak alias 
 terminorako "ezizen" eta "goitizen" proposatzen ditu.

 "Orrialde" hitzaren ordez orain "orri" dakar. Gai honen inguruan 
 eztabaida bat egon zen aspaldi Mutilmedia blogean eta oker ez banago, 
 ingelesezko "page" hitza webguneei aplikatuta "orrialde" bezala 
 euskaratzea adostu zen. Hona hemen eztabaida horren arraztoak:
 http://eibar.org/blogak/sarasua/archive/2007/09/19/240#1197620765

 Guk "page" "orri" bezala euskaratzea erabaki dezakegu, noski, baina 
 nire irizpidea behin aldatu ondoren, berriz aldatzeko eztabaidatu egin 
 beharko genukela uste dut. Zuk zer deritzozu Asier?

 Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago