[Librezale] StatusNet translatewikin eta Librezaleren wikian

Asier Sarasua asiersar a bildua yahoo.com
Ast, Eka 30, 08:52:07, CEST 2011


Kaixo egunon.

Ikusi dut Translatewiki.net-en jadanik agertzen direla StatusNet-erako guk egindako itzulpenak:
http://translatewiki.net/wiki/Translating:StatusNet/stats/trunk

Hala ere, hori core-a bakarrik da. StatusNet-en pluginak itzuli gabe daude:
http://translatewiki.net/w/i.php?title=Special:Translate&group=out-statusnet-plugin-0-all&language=eu
Norbait animatzen bada...

Bestalde, Librezalen orri bat sortu dut StatusNet-i buruz:
http://librezale.org/wiki/StatusNet

Txopi jarri dut arduradun modura, ze uste dut berak proposatu zuela itzulpen hau, baina beno, ez dauka zertan izan beharrik. Beno, egia esan ez dakit nondik datorren StatusNet itzultzeko lehen proposamena, uste dut Txopik ezer aipatu baino lehen bazegoela StatusNet gure Pootlen jarrita.
http://librezale.org/pipermail/librezale/2011-February/010789.html

Ez dit denborarik eman posta-zerrenda hobeto begiratzeko. Beste norbaitek gehiago badaki, mesedez osatu Librezalerako sortu dudan orria, "Lokalizazioa" atalean parte hartu duten besteak aipatuz.

Asier.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago