[Librezale] StatusNet-en itzulpenaren errebisioa

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 29, 17:46:58, CEST 2011


 On Wed, 29 Jun 2011 17:23:40 +0200, Asier Garaialde 
 <agara a bildua kantauri.com> wrote:
> Aupa, begirada bat eman diot Pootle-ko fitxategiari eta ez dirudi
> 1.0arena denik. Bulegora itzultzean 1.0aren POTa bidaliko dut
> zerrendara, behin euskaratzen jarrita, ahalik eta bertsiorik  
> berriena
> euskaratuta edukitzearren.
>
> Sentitzen dut baina ez dut Pootle-ren erabileraren ideia zipitzik,
> beraz, beste norbaitek jarri beharko du POT berria Pootlen eta bi
> fitxategiak bateratu...

 Kasu hauetan, itzulitako aurreko POa eta azken POT hutsa fusionatzen 
 dira (nik behintzat hori egiten dut), azken POa sortuz ahal den guztia 
 itzulita duela. Horrelako zerbait azaltzen da hemen WordPress 
 programarentzat:
 http://librezale.org/wiki/WordPressen_itzulpena_kudeatzeko_laguntza

 Bertan, Pootle-en terminologia nola eguneratu daitekeen ere azaltzen 
 da, Pootle-ek iradokizun hobeagoak egin ditzan.

 Baina beno, kasu honetan ez daukat bat ere argi POa guk geuk sortzea 
 ideia ona den. Izan ere, lehen esan dudan bezala, badirudi StatusNet-ek 
 TranslateWiki gunea erabiltzen duela bere itzulpenak kudeatzeko (beste 
 programa batzuek bezala [1]). Kontua da, TranslateWikiko PO fitxategiek 
 ohiko "msgid" eta "msgstr" erabiltzeaz gain, "msgctxt" ere erabiltzen 
 dituztela. Adibide bat:

 #. TRANS: Field label in form for profile settings.
 #: actions/profilesettings.php:159
 #: lib/galleryaction.php:118
 msgctxt "848eed0fbd5429f556b2982dec3ea87136e33e44-Tags"
 msgid "Tags"
 msgstr "Etiketak"

 POT fitxategiak "msgctxt" delakoak ez baditu, nik ez dakit nola egin 
 dezakegun sortzen dugun PO fitxategia gero TranslateWikira igotzeko. 
 Orain dela hilabete pare bat geneuzkan bi POen fusioa egin nuen, msgctxt 
 delakoak agertzen zirelarik, baina gero ezin nuen emaitza 
 TranslateWikira igo. Eta noski, hori arazo handia da, guk software bat 
 euskaratzea ondo bait dago, baina gure lana dagokion programaren 
 garatzaileen eskutan jartzea bait dugu helburu. Eta kasu honetan, hori 
 lortzeko, TranslateWikiko POa berriz jaitsi eta eskuz egin behar izan 
 nuen fusioa. Hori ekiditzeko modurik badago? Nik ulertu ez dudan beste 
 faktoreren bat dago eta gauzak sinpleagoak egin daitezke? Egian esan ez 
 dakit.

 Portzierto, ohar bat: Identi.ca webguneko teknikoek StatusNet-eko 
 itzulpenak zuzenean TranslateWiki-tik hartzen dituzte. Blogsovieten 
 agian berdina egin zenezakete...

 [1] http://translatewiki.net/wiki/Category:Supported_projects

 Goraintziak eta sentitzen dut StatusNet-TranslateWiki mamia hobeto ez 
 ezagutzea ganorazko proposamen tekniko bat egin ahal izateko. Gainera, 
 gai hau aztertzeko denborarik ere ez dut :-(

 Txopi.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago