[Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat

txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 29, 11:20:45, CEST 2011


 On Wed, 29 Jun 2011 09:29:14 +0100 (BST), Asier Sarasua 
 <asiersar a bildua yahoo.com> wrote:
> ----- Original Message -----
>
>> From: Julen Ruiz Aizpuru <julenx a bildua gmail.com>
>> To: librezale a bildua librezale.org
>> Cc:
>> Sent: Wednesday, June 29, 2011 10:09 AM
>> Subject: Re: [Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat
>>
>> az., 2011.eko ekaren 29a 08:55(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
>>>  Pootlen ba al dago kate konkretu bat aurkitzeko modurik? Nola 
>>> aurki
>>>  dezaket 2011. lerroa pootleko statusnet itzulpenean? Poedit bidez
>>>  detektatu dut, euskerako itzulpenean %2$ idatzia dagoela %2$s 
>>> beharrean,
>>>  s-rik gabe dago alegia.
>>>  "%1$s's request for %2$s" dioen lerroan dago akatsa. Terminal
>> bidez make
>>>  bat egiteko aukera dudan bezin pronto jarriko dugu euskerazko 
>>> itzulpena
>>>  http://status.blogsoviet.com helbidean martxan frogarik egin nahi 
>>> baduzue.
>>>  Mila esker itzulpenean aritu zareten guztioi.
>>>
>>
>> Asier,
>>
>> Horretarako kate zehatza bilatu baino, Pootlek dakartzan 
>> kalitate-egiaztapenak
>> erabiltzea gomendatzen dizut. 'Berrikusi' fitxara joanez gero, huts
>> egindako egiaztapenen zerrenda bistaratuko zaizu.
>>
>
> Horretaz gain, nik uste dut itzulpenaren errebisio osoa egin behar
> dela, jende askok parte hartu dugulako eta inkoherentziak egongo
> direlako. Adibidez, "notice" hitza itzultzeko "ohar" erabili dugu
> gehien bat, baina "mezu" ere ikusi izan dut. Egingo al dut nik? Lan
> hau PO fitxategia deskargatuta errazago da egitea.

 Ados nago berrikuspen oso bat egitearen beharrarekin. Zu animatzen 
 bazara, nigatik aurrera!

 Aldaketa asko egitea espero duzunean, irizpide egokia iruditzen zait PO 
 fitxategia jaitsi, aldatu eta berriro igotzearena (zuri horretarako 
 baimenak eman nizkizun oker ez banago). Hori bai, dagoena berridatzi 
 egiten denez, minutu edo ordu gutxi pasatu beharko lirateke PO 
 fitxategia jaisten denetik berriro igotzen denera. Logikoa ez? :-P

 Beste gauza bat. Gomedio dexente berrikusten ibili naiz baina oraindik 
 badaude berrikusi ez diren gomendioak. Ondo legoke egin diren gomendio 
 guztiak onartu edo bastertzea. Batez ere, dagoeneko eginda dagoen lan 
 guzti hori nolabait eskertu eta ahal den heinean erabiltzeko.

 Txopi.




Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago