[Librezale] Statusneten itzulpenean akats txiki bat
Julen Ruiz Aizpuru
julenx a bildua gmail.com
Ost, Eka 29, 10:09:02, CEST 2011
az., 2011.eko ekaren 29a 08:55(e)an, Asier Arsuaga(e)k idatzi zuen:
> Pootlen ba al dago kate konkretu bat aurkitzeko modurik? Nola aurki
> dezaket 2011. lerroa pootleko statusnet itzulpenean? Poedit bidez
> detektatu dut, euskerako itzulpenean %2$ idatzia dagoela %2$s beharrean,
> s-rik gabe dago alegia.
> "%1$s's request for %2$s" dioen lerroan dago akatsa. Terminal bidez make
> bat egiteko aukera dudan bezin pronto jarriko dugu euskerazko itzulpena
> http://status.blogsoviet.com helbidean martxan frogarik egin nahi baduzue.
> Mila esker itzulpenean aritu zareten guztioi.
>
Asier,
Horretarako kate zehatza bilatu baino, Pootlek dakartzan
kalitate-egiaztapenak erabiltzea gomendatzen dizut. 'Berrikusi' fitxara
joanez gero, huts egindako egiaztapenen zerrenda bistaratuko zaizu.
Zuk diozun akatsa printf motakoa da, aldagai horiek printf erabiliz
sortuak izaten baitira oro har[1].
'Berrikusi' fitxa horretan bertan egiaztapen gehiago daude eta, behin
itzulpena osatuta dagoenean, merezi du horri begiradatxoa ematea errore
kritikoak saihesteko (itxi gabeko X/HTML etiketak, osatu gabeko
aldagaiak...).
Noski, Pootlek ez du %100ean asmatuko eta positibo faltsuak ere ager
daitezke. Horretarako, uneko itzulpen-unitatearen eskuinaldean, huts
egindako egiaztapenak jartzen duen tokia, X bat dago egiaztapen horiek
alboratzeko.
Kasurik "okerrenean" bilaketa ere egin dezakezu. Goian eskuinaldean
daukazu bilaketa-koadroa; aukera ematen dizu bilatzeko iturburu- eta
helburu-testutan eta, hala nola, PO fitxategiko iruzkin eta kokalekuetan.
Azkenik, mahaigaineko Virtaal[2] itzulpen-editoreak ere badauzka
Pootleren kalitate-egiaztapen berak egiteko gaitasuna.
Espero dut lagungarri izatea.
[1]
http://pootle.librezale.org/eu/statusnet/statusnet-core_eu.po/translate/?matchnames=printf
[2] http://librezale.org/wiki/Virtaal
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago