[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz
txopi
txopi a bildua sindominio.net
Al, Eka 20, 14:17:41, CEST 2011
On Mon, 20 Jun 2011 13:05:20 +0200, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com>
wrote:
> Bueno, uste dut zeozer gehiago esan beharko dudala.
>
> Hasteko, zerrenda honetara mezua bidali nuen nire helburua delako
> euskaldunak "arrantzatzea".
Nik ez dut hari honetan parte hartzeko astirik, baina jakintzazu Google
Forms-eko galdetegia bete dudala :-)
>
> Inkesta honen arrazoia da tesina bat egiten ari naizela master
> ikastaro baterako. Nire gaia da ikus-entzunezko itzulpena euskaraz,
> zehazkiago helduentzako fikzioari dagokiona eta ETBn egina. Helburua
> da aztertzea zer egin beharko litzatekeen euskararen presentzia
> indartzeko atzerriko pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza
> zabalagoa izan genezan), ETBtik hasita, eta ea azpidazketa
> alternatiba
> bat izan litekeen zabalkuntza bultzatzeko.
>
> Egia esan, jakin behar nuke hau software libreko zerrenda dena, beraz
> .doc artxiboa utzikeriaz edo bidali nuen.
>
> Nire hutsaz (bekatuaz) konturatu bezain laster, Gorkari eskerrak,
> beste moduen bila hasi nintzen. Lagun batek aholkatu zidan Google
> Forms erabiltzea.
>
> Zuen komentarioek ez naute mindu, joder sensiblea behar nuke! Baina
> pentsatu dut agian nitaz paso egiten zenutela, profano izateagatik.
> Horregatik linka erantsi nuen eta nahi zuenak galdetegia erantzuteko
> esan.
>
> Amaitzeko esango dizuet zuen autokritika oso zintzoa iruditu
> zaidala, eta horregatik, baina ez bakarrik, jaitsi dudala OpenOffice
> paketea eta instalatuko dudala. Hori bai, ez dakit ausartuko naizen
> tesina formatu horretara aldatzera lana hain aurreratua dudanean ;-)
Dokumentu luzeekin nik arazo gutxiago izan dut OpenOffice-ekin
Microsoft Office-ekin baino. Zergatik ez duzu froga egiten ea nola
ikusten den zure .doc fitxategia OpenOffice-ekin? Oraingorako ez bada
ere, idazten dituzun urrengo testu, aurkezpen eta kalkulu-orrietan
OpenOffice-i aukera bat ematea gomendatzen dizut. Hau gomendio apal
besterik ez da, noski.
>
> Ondo segi
>
> PS. Gorka, .doc artxiboa deskartatu dut erabat. Google Formsek
> erantzunak ordenatzen dizkit eta askoz erosoagoa da erantzuleentzat.
> Hemen duzu linka berriro ere:
>
>
> https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dHJuZFlMajBPUXo5M0hsNlpnMTlsY1E6MQ
Ondo segi Gilen,
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago