[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

Gilen Mejuto gilentxo a bildua gmail.com
Al, Eka 20, 13:05:20, CEST 2011


Bueno, uste dut zeozer gehiago esan beharko dudala.

Hasteko, zerrenda honetara mezua bidali nuen nire helburua delako
euskaldunak "arrantzatzea".

Inkesta honen arrazoia da tesina bat egiten ari naizela master ikastaro
baterako. Nire gaia da ikus-entzunezko itzulpena euskaraz, zehazkiago
helduentzako fikzioari dagokiona eta ETBn egina. Helburua da aztertzea zer
egin beharko litzatekeen euskararen presentzia indartzeko atzerriko
pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza zabalagoa izan genezan), ETBtik
hasita, eta ea azpidazketa alternatiba bat izan litekeen zabalkuntza
bultzatzeko.

Egia esan, jakin behar nuke hau software libreko zerrenda dena, beraz .doc
artxiboa utzikeriaz edo bidali nuen.

Nire hutsaz (bekatuaz) konturatu bezain laster, Gorkari eskerrak, beste
moduen bila hasi nintzen. Lagun batek aholkatu zidan Google Forms
erabiltzea.

Zuen komentarioek ez naute mindu, joder sensiblea behar nuke! Baina pentsatu
dut agian nitaz paso egiten zenutela, profano izateagatik. Horregatik linka
erantsi nuen eta nahi zuenak galdetegia erantzuteko esan.

Amaitzeko esango dizuet zuen autokritika oso zintzoa iruditu zaidala, eta
horregatik, baina ez bakarrik, jaitsi dudala OpenOffice paketea eta
instalatuko dudala. Hori bai, ez dakit ausartuko naizen tesina formatu
horretara aldatzera lana hain aurreratua dudanean ;-)

Ondo segi

PS. Gorka, .doc artxiboa deskartatu dut erabat. Google Formsek erantzunak
ordenatzen dizkit eta askoz erosoagoa da erantzuleentzat. Hemen duzu linka
berriro ere:

ttps://
spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dHJuZFlMajBPUXo5M0hsNlpnMTlsY1E6MQ



Gilen Mejuto<gilentxo a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko ekaren
20a 12:44):

> Jaja! No prob, inkesta betetzen duzuenez gero! :-)
>
> Ander Elortondo<ander a bildua debagoiena.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
> ekaren 20a 08:49):
>
> Aupa!
>>
>> Komunikazioan bi alde aktibo ditugu, esatearena eta ulertzearena.
>> Ez dut uste gorkak fede txarrez idatzi duenik, bere mezuaren amaieran
>> kiņua ere jarri du txantxan ari zela adieraziz. Nik behintzat horrela hartu
>> nion eta elizan "pekatariak" nagusi direna adierazten ari zela.
>> Kontua da mezua jasotzean  ere nola ulertzen den idatzitako hori.
>>
>> Software librea eta formatu irekiak zabaldu nahi baditugu, egia da ezin
>> dugula inor mindu eta tonuak hor garratzia handia du.
>> Oso arriskutsua da humorea erabiltzea, humorea ulertzeko erak oso
>> ezberdinak baitira.
>>
>> Bestalde autokritika egiteko gai garela agerikoa da eta horrela, ikas
>> dezagun gertatutakotik,
>> ... elizkoiak ez garen arren barkamenak Gileni mindu badugu. ;-)
>>
>> izan libre izan euskaldun!
>> Ander.
>>
>>
>>
>>
>> ______________________________**_________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/**mailman/listinfo/librezale<http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale>
>>
>
>
>
> --
> Gilen
>



-- 
Gilen
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110620/4cabfc1e/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago