[Librezale] [SPAMB] Re: Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

Karmel Uribarren kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net
Al, Eka 20, 14:30:27, CEST 2011


Gilenentzat:

Nik ere ez dut parte hartu(ko), baina jakizu nik ere bete dudala.

Eta, besterik esateko, ... zergatik ez deskargatu LibreOffice (the 
document foundation) (euskaraz) hemendik:

http://www.libreoffice.org/download/

eta egizu Txopik dioena... ez zaitu garbatuko eta.


gora zuek... izan libre eta euskaldun!

Karmel Uribarren



al., 2011.eko ekaren 20a 14:17(e)an, txopi(e)k idatzi zuen:
> On Mon, 20 Jun 2011 13:05:20 +0200, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> 
> wrote:
>> Bueno, uste dut zeozer gehiago esan beharko dudala.
>>
>> Hasteko, zerrenda honetara mezua bidali nuen nire helburua delako
>> euskaldunak "arrantzatzea".
>
> Nik ez dut hari honetan parte hartzeko astirik, baina jakintzazu 
> Google Forms-eko galdetegia bete dudala :-)
>
>>
>> Inkesta honen arrazoia da tesina bat egiten ari naizela master
>> ikastaro baterako. Nire gaia da ikus-entzunezko itzulpena euskaraz,
>> zehazkiago helduentzako fikzioari dagokiona eta ETBn egina. Helburua
>> da aztertzea zer egin beharko litzatekeen euskararen presentzia
>> indartzeko atzerriko pelikuletan (hau da, euskaldunok eskaintza
>> zabalagoa izan genezan), ETBtik hasita, eta ea azpidazketa alternatiba
>> bat izan litekeen zabalkuntza bultzatzeko.
>>
>> Egia esan, jakin behar nuke hau software libreko zerrenda dena, beraz
>> .doc artxiboa utzikeriaz edo bidali nuen.
>>
>> Nire hutsaz (bekatuaz) konturatu bezain laster, Gorkari eskerrak,
>> beste moduen bila hasi nintzen. Lagun batek aholkatu zidan Google
>> Forms erabiltzea.
>>
>> Zuen komentarioek ez naute mindu, joder sensiblea behar nuke! Baina
>> pentsatu dut agian nitaz paso egiten zenutela, profano izateagatik.
>> Horregatik linka erantsi nuen eta nahi zuenak galdetegia erantzuteko
>> esan.
>>
>>  Amaitzeko esango dizuet zuen autokritika oso zintzoa iruditu
>> zaidala, eta horregatik, baina ez bakarrik, jaitsi dudala OpenOffice
>> paketea eta instalatuko dudala. Hori bai, ez dakit ausartuko naizen
>> tesina formatu horretara aldatzera lana hain aurreratua dudanean ;-)
>
> Dokumentu luzeekin nik arazo gutxiago izan dut OpenOffice-ekin 
> Microsoft Office-ekin baino. Zergatik ez duzu froga egiten ea nola 
> ikusten den zure .doc fitxategia OpenOffice-ekin? Oraingorako ez bada 
> ere, idazten dituzun urrengo testu, aurkezpen eta kalkulu-orrietan 
> OpenOffice-i aukera bat ematea gomendatzen dizut. Hau gomendio apal 
> besterik ez da, noski.
>
>>
>> Ondo segi
>>
>> PS. Gorka, .doc artxiboa deskartatu dut erabat. Google Formsek
>> erantzunak ordenatzen dizkit eta askoz erosoagoa da erantzuleentzat.
>> Hemen duzu linka berriro ere:
>>
>>
>> https://spreadsheets.google.com/spreadsheet/viewform?formkey=dHJuZFlMajBPUXo5M0hsNlpnMTlsY1E6MQ 
>>
>
> Ondo segi Gilen,
>
> Txopi.
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago