[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz
Gorka Azkarate
gorkaazkarate a bildua gmail.com
Al, Eka 20, 12:40:57, CEST 2011
Orain seriotan:
1. Gilenen mezua ikusi nuenean apurtxo bat *off-topic* iruditu zitzaidan
baina sinpatikoa. Ez dakit zertarako behar duen Gilenek inkesta hori baina
ez nion inolako susmo txarrik hartu. Alderantziz. (Sinpatikoa iruditu
zitzaidan, agian nik horrelako asko egin ditudalako).
2. Gilenen eskaera software libre kontuekin zerikusi gutxi badu ere,
zerrenda honetakoen beste xedea, euskararen sustatzearena, nolabait hortxe
antzeman zitekeen.
3. Gilenek .doc edo nahi duen fitxategi mota erabiltzeko eskubide osoa
dauka, jakina, bai hemen eta bai edonon. (Administrazioaren izenean eta
bezeroak horretara behartuz ez baina!). Eta Google plataformari dagokionez,
berdin. Ez naiz ni izango ez Gileni ez inori zer erabili behar duen esango
diona. (Nik neuk ere formatu horiek eta plataforma horretako zerbitzuak
erabiltzen ditut. Batzuetan, lanean eta, hala beharrez, dena esan behar).
4. Gileni gerta zekiokeen txarrena bere galderari INOR EZ erantzutea zen.
Eta *hori bai zaindu beharko genukeela* zerrenda honetan, tonua beste, nik
uste. (Horrela *trolekin* jokatu behar baina Gilen ez zitzaidan trol bat
iruditu).
5. Etorri berri batekin egin daitekeen bigarren akatsik txarrena, nik uste,
norbaitek gurasokeria tonuaz erantzutea. Hori, behintzat, saihesten saiatu
nintzen.
5. bis. Horrexegatik gure zerrendara ongi etorri adeitsua egin beharrean,
guztiok ondo merezi dugun legez, berarekin kritiko eta maltzur jokatzea
erabaki nuen, (.doc... ummm :-/ ea zerrendako baten bat Gilenen alde jartzen
zen. Noiz edo noiz polemikatxo bat piztu behar ;-) (Bestela gure
*lurkerrak*aspertuko dira gero).
6. Bere mezuan .doc atxikian bidali izana aukera erraza ematen zidan gaizto
jokatzeko eta lehenengo mezuan ez nuen, egia esan, umore tonua gehiegi
zaindu. (Presaka idazten beti, orain ere bai). Baina jakina, aurrez aurre
egonez gero irribarrez esango nioke esandakoa eta erabilitako gaiztakeria,
handiegia ez zela errazago antzemango.
7. Gilenek, apaltasunez edo nire hitzak serioegi hartuta: "barka nire
ignorantzia... Ze formatu aholkatzen didazue...
8. Nire hurrengo erantzunaren tonuan umore nagusi zela argi azaldu behar
badut, orain, tonuarekin asmatu ez nuenaren seinale. Aholkuak eskatuz gero
librezale zerrendan, gehienok formatu irekiak erabiltzeko aholkatuko,
jakina, dena den, nago mezuaren tonua umoretsu agertzeko nahia nahiko ageria
izan zela (penitentzia, errosarioa...).
9. Onartzen duzue Google Forms? Galdetu zuen Gilenek azkenik eta nik, zuzen
erantzun beharrean eta inork eman ez didan taldearen iritzia agertu
beharrean umore-lizentzia batekin erantzun nion, aurreko mezuaren doinuari
jarraiki. Beste galdera batekin hain zuzen: "Onartzen du Eliza Santuak
pekatariak bere baitan?" [Erabiltzen ari naizen nire posta-e zerbitzuaren
helbideari ondo begiratuz gero, argi dago zein izango den nire iritzi apala,
baina ez naiz nor, jakina, hemen *ex catedra* aritzeko. Nik neuk gehiago dut
pekataritik santutik (1) baino].
10. Bai, umore tonua honelako zerrenda batean erabiltzea arriskutsua izan
daiteke, baina tira, Gilenen, haria luzatu dugu behintzat. Ez dakit beste
inork inkesta bete eta bidali dizun, Gilen, baina nik oraintxe bertan,
atoan! beteko dut ;-) eta oraintxe bidaliko dizut. .doc batean gainera, ale!
(Nahiago hori hiru errosariyo baino!!! ;-)
11. Mila esker Julen eta Ibai zuen iritziengatik. Eta barka tonuarena
barkatzekoa den heinean eta barka, batez ere, mezu honen gehiegizko luzera.
(Zuen iritziak zein seriotan eta zein kontuan hartu ditudan seinale, egin
kontu ;-).
12. Zure txanda, nahi baduzu, Gilen. Nola hartu zenituen nire mezuak?
Oldarkorrak iruditu? (Eta hi, Ander, penitentziaren bat asmatu beharko diagu
hiretzat ere; Berluscconi gizon langile eta doatsua pekataria dela
iradokitzea ere!!! ;-)
(1) http://es.wikipedia.org/wiki/San_Ignucio
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110620/fd6603e0/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago