[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

Ander Elortondo ander a bildua debagoiena.net
Al, Eka 20, 08:49:15, CEST 2011


Aupa!

Komunikazioan bi alde aktibo ditugu, esatearena eta ulertzearena.
Ez dut uste gorkak fede txarrez idatzi duenik, bere mezuaren amaieran 
kiņua ere jarri du txantxan ari zela adieraziz. Nik behintzat horrela 
hartu nion eta elizan "pekatariak" nagusi direna adierazten ari zela.
Kontua da mezua jasotzean  ere nola ulertzen den idatzitako hori.

Software librea eta formatu irekiak zabaldu nahi baditugu, egia da ezin 
dugula inor mindu eta tonuak hor garratzia handia du.
Oso arriskutsua da humorea erabiltzea, humorea ulertzeko erak oso 
ezberdinak baitira.

Bestalde autokritika egiteko gai garela agerikoa da eta horrela, ikas 
dezagun gertatutakotik,
... elizkoiak ez garen arren barkamenak Gileni mindu badugu. ;-)

izan libre izan euskaldun!
Ander.






Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago