Orain seriotan:

1. Gilenen mezua ikusi nuenean apurtxo bat off-topic iruditu zitzaidan baina sinpatikoa. Ez dakit zertarako behar duen Gilenek inkesta hori baina ez nion inolako susmo txarrik hartu. Alderantziz. (Sinpatikoa iruditu zitzaidan, agian nik horrelako asko egin ditudalako).

2. Gilenen eskaera software libre kontuekin zerikusi gutxi badu ere, zerrenda honetakoen beste xedea, euskararen sustatzearena, nolabait hortxe antzeman zitekeen.

3. Gilenek .doc edo nahi duen fitxategi mota erabiltzeko eskubide osoa dauka, jakina, bai hemen eta bai edonon. (Administrazioaren izenean eta bezeroak horretara behartuz ez baina!). Eta Google plataformari dagokionez, berdin. Ez naiz ni izango ez Gileni ez inori zer erabili behar duen esango diona. (Nik neuk ere formatu horiek eta plataforma horretako zerbitzuak erabiltzen ditut. Batzuetan, lanean eta, hala beharrez, dena esan behar).

4. Gileni gerta zekiokeen txarrena bere galderari INOR EZ erantzutea zen. Eta hori bai zaindu beharko genukeela zerrenda honetan, tonua beste, nik uste. (Horrela trolekin jokatu behar baina Gilen ez zitzaidan trol bat iruditu).

5. Etorri berri batekin egin daitekeen bigarren akatsik txarrena, nik uste, norbaitek gurasokeria tonuaz erantzutea. Hori, behintzat, saihesten saiatu nintzen.

5. bis. Horrexegatik gure zerrendara ongi etorri adeitsua egin beharrean, guztiok ondo merezi dugun legez, berarekin kritiko eta maltzur jokatzea erabaki nuen, (.doc... ummm :-/ ea zerrendako baten bat Gilenen alde jartzen zen. Noiz edo noiz polemikatxo bat piztu behar ;-)  (Bestela gure lurkerrak aspertuko dira gero).

6. Bere mezuan .doc atxikian bidali izana aukera erraza ematen zidan gaizto jokatzeko eta lehenengo mezuan ez nuen, egia esan, umore tonua gehiegi zaindu. (Presaka idazten beti, orain ere bai). Baina jakina, aurrez aurre egonez gero irribarrez esango nioke esandakoa eta erabilitako gaiztakeria, handiegia ez zela errazago antzemango.

7. Gilenek, apaltasunez edo nire hitzak serioegi hartuta: "barka nire ignorantzia... Ze formatu aholkatzen didazue...

8. Nire hurrengo erantzunaren tonuan umore nagusi zela argi azaldu behar badut, orain, tonuarekin asmatu ez nuenaren seinale. Aholkuak eskatuz gero librezale zerrendan, gehienok formatu irekiak erabiltzeko aholkatuko, jakina, dena den, nago mezuaren tonua umoretsu agertzeko nahia nahiko ageria izan zela (penitentzia, errosarioa...).

9. Onartzen duzue Google Forms? Galdetu zuen Gilenek azkenik eta nik, zuzen erantzun beharrean eta inork eman ez didan taldearen iritzia agertu beharrean umore-lizentzia batekin erantzun nion, aurreko mezuaren doinuari jarraiki. Beste galdera batekin hain zuzen: "Onartzen du Eliza Santuak pekatariak bere baitan?" [Erabiltzen ari naizen nire posta-e zerbitzuaren helbideari ondo begiratuz gero, argi dago zein izango den nire iritzi apala, baina ez naiz nor, jakina, hemen ex catedra aritzeko. Nik neuk gehiago dut pekataritik santutik (1) baino].

10. Bai, umore tonua honelako zerrenda batean erabiltzea arriskutsua izan daiteke, baina tira, Gilenen, haria luzatu dugu behintzat. Ez dakit beste inork inkesta bete eta bidali dizun, Gilen, baina nik oraintxe bertan, atoan! beteko dut ;-) eta oraintxe bidaliko dizut. .doc batean gainera, ale! (Nahiago hori hiru errosariyo baino!!! ;-)

11. Mila esker Julen eta Ibai zuen iritziengatik. Eta barka tonuarena barkatzekoa den heinean eta barka, batez ere, mezu honen gehiegizko luzera. (Zuen iritziak zein seriotan eta zein kontuan hartu ditudan seinale, egin kontu ;-).

12. Zure txanda, nahi baduzu, Gilen. Nola hartu zenituen nire mezuak? Oldarkorrak iruditu? (Eta hi, Ander, penitentziaren bat asmatu beharko diagu hiretzat ere; Berluscconi gizon langile eta doatsua pekataria dela iradokitzea ere!!! ;-)

(1) http://es.wikipedia.org/wiki/San_Ignucio