[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Lar, Eka 18, 13:13:48, CEST 2011
On lr., 2011.eko ekaren 18a 12:31, Julen Ruiz Aizpuru wrote:
> ar., 2011.eko ekaren 14a 16:58(e)an, Gilen Mejuto(e)k idatzi zuen:
>> Aupa Librezaleko lagunak,
>>
>> Ikerketatxo bat egiten ari naiz pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei
>> buruz. Osatu dut galdetegi labur bat, mezu honi erantsia dagoena, eta
>> betetzen baduzue eta niri bueltan bidali, bihotzez eskertuko dizuet
>> (uste dut oso erreza dela). Ahalik eta euskaldunik gehienen kontribuzioa
>> jaso nahi nuke, beraz zuen kontaktu euskaldunei pasatzen badiezue,
>> mesede doblea zor izango dizuet :-). Bidaltzeko helbidea galdetegian
>> bertan agertzen da. Beste barik, ondo segi.
>>
>
> Barkatu berezko gaitik kanpo badago, baina erantzunen tonua gustatu ez
> zaion bakarra naiz?
>
> Uste dut gauzak esateko moduak eta moduak daudela eta ez naiz
> ezjakintasunetik idazten dabilena horren estu hartzearen aldekoa. Edo
> ze, posta-zerrendara aplikazio/sistema eragile pribatiboetatik idazten
> dutenei halako gauzak aurpegiratu behar dizkiegu?
>
> Tonua gaizki interpretatu dut beharbada. Dena den, hori da nire iritzia.
Niri ere hala iruditu zait. Askotan gertatzen da email edo txatetan
tonua gaizki ulertzea... baina iruditu zait horrela erantzunda jendea
software librera erakarri ordez kontrakoa lortzen dugula.
Badugu zerbait hobetzeko.
Bide batez, Gilen, Spreadsheets erabiltzearena ideia ona izan da, askoz
erosoagoa erantzuteko.
Ondo izan,
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago