[Librezale] Galdetegi bat pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei buruz

Julen Ruiz Aizpuru julenx a bildua gmail.com
Lar, Eka 18, 12:31:25, CEST 2011


ar., 2011.eko ekaren 14a 16:58(e)an, Gilen Mejuto(e)k idatzi zuen:
> Aupa Librezaleko lagunak,
>
> Ikerketatxo bat egiten ari naiz pelikulak euskaraz ikusteko ohiturei
> buruz. Osatu dut galdetegi labur bat, mezu honi erantsia dagoena, eta
> betetzen baduzue eta niri bueltan bidali, bihotzez eskertuko dizuet
> (uste dut oso erreza dela). Ahalik eta euskaldunik gehienen kontribuzioa
> jaso nahi nuke, beraz zuen kontaktu euskaldunei pasatzen badiezue,
> mesede doblea zor izango dizuet :-). Bidaltzeko helbidea galdetegian
> bertan agertzen da. Beste barik, ondo segi.
>

Barkatu berezko gaitik kanpo badago, baina erantzunen tonua gustatu ez 
zaion bakarra naiz?

Uste dut gauzak esateko moduak eta moduak daudela eta ez naiz 
ezjakintasunetik idazten dabilena horren estu hartzearen aldekoa. Edo 
ze, posta-zerrendara aplikazio/sistema eragile pribatiboetatik idazten 
dutenei halako gauzak aurpegiratu behar dizkiegu?

Tonua gaizki interpretatu dut beharbada. Dena den, hori da nire iritzia.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago