[Librezale] Eusko Jaurlaritza-Microsoft

Manex Etxabe manexetxabe a bildua gmail.com
Ost, Eka 8, 13:14:22, CEST 2011


#AcampadaDonostia protestara batzea ez da zaila izango
http://plazan.net/2011/06/05/heil-ssinde-2/?lang=es

gainera akanpadetan esperientziarekin datoz!

2011/6/8 txopi <txopi a bildua sindominio.net>

> On Wed, 8 Jun 2011 12:10:57 +0200, Gorka Azkarate <gorkaazkarate a bildua gmail.com>
> wrote:
>
>> Diru publikoa Microsoft bezalako "Gobernuz Kanpoko Erakunde" batengana
>> bideratzea blogetatik [1] baino harago salatzen asmatu beharko genuke,
>> bai.
>>
>> Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz,
>> jakina) + Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea...
>> Eta funtzionarioak ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak
>> inork sinesten ez baditu ere, "inertziak" agintzen du. Edo nork
>> agintzen du?
>>
>> Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat
>> ere bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien
>> bultzada.
>>
>> EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare
>> sozialei doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun, gure
>> zergen kontura. Freskagarri bat aipatzen badute, normalean ez dute
>> marka aipatuko. Merkatu bat aipatzen badute merkatuaren izena ez dute
>> aipatuko normalean... baina "sare sozial" esan behar denean munduan bi
>> sare sozial besterik ez baleude bezala jokatzen dute...
>>
>> Frantzian horrelakoak mugatzeko legea onartu berri dutela entzun dut.
>>
>
> Guztiz ados zurekin!
>
> Txopi.
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110608/77560440/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago