[Librezale] Eusko Jaurlaritza-Microsoft
txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 8, 12:35:49, CEST 2011
On Wed, 8 Jun 2011 12:10:57 +0200, Gorka Azkarate
<gorkaazkarate a bildua gmail.com> wrote:
> Diru publikoa Microsoft bezalako "Gobernuz Kanpoko Erakunde"
> batengana
> bideratzea blogetatik [1] baino harago salatzen asmatu beharko
> genuke,
> bai.
>
> Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz,
> jakina) + Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea...
> Eta funtzionarioak ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak
> inork sinesten ez baditu ere, "inertziak" agintzen du. Edo nork
> agintzen du?
>
> Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat
> ere bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien
> bultzada.
>
> EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare
> sozialei doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun,
> gure
> zergen kontura. Freskagarri bat aipatzen badute, normalean ez dute
> marka aipatuko. Merkatu bat aipatzen badute merkatuaren izena ez dute
> aipatuko normalean... baina "sare sozial" esan behar denean munduan
> bi
> sare sozial besterik ez baleude bezala jokatzen dute...
>
> Frantzian horrelakoak mugatzeko legea onartu berri dutela entzun dut.
Guztiz ados zurekin!
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago