[Librezale] Eusko Jaurlaritza-Microsoft

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Eka 8, 13:20:22, CEST 2011


euskara, akanpadak, software librea... plazan.net bera baliatu dezakegu ere.

wikia baliatzeko?  post edo manifestu hori idazten hasteko....

bota ordenak, baten batek...

eta gero hasik dugu sozializazioa... plazan.net  ona izan daiteke, benetan.

aurrera! status.net erabiltzen ari dira... eta esperientzia hacktibistadun
jende asko dago tartean (teketen..& konpainia)

ia ba... mugitzen dugun.

ptx



Manex Etxabe<manexetxabe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko ekaren
08a 13:14):

> #AcampadaDonostia protestara batzea ez da zaila izango
> http://plazan.net/2011/06/05/heil-ssinde-2/?lang=es
>
> gainera akanpadetan esperientziarekin datoz!
>
>
> 2011/6/8 txopi <txopi a bildua sindominio.net>
>
>> On Wed, 8 Jun 2011 12:10:57 +0200, Gorka Azkarate <
>> gorkaazkarate a bildua gmail.com> wrote:
>>
>>> Diru publikoa Microsoft bezalako "Gobernuz Kanpoko Erakunde" batengana
>>> bideratzea blogetatik [1] baino harago salatzen asmatu beharko genuke,
>>> bai.
>>>
>>> Administrazio osoan Microsoften softwarea da nagusi (gaztelaniaz,
>>> jakina) + Iparramerikako kapitaleko enpresen antibirus softwarea...
>>> Eta funtzionarioak ez daudela aldatzeko prest eta antzeko aitzakiak
>>> inork sinesten ez baditu ere, "inertziak" agintzen du. Edo nork
>>> agintzen du?
>>>
>>> Azken bolada honetan, baina, badago sala daitekeen beste kontutxo bat
>>> ere bai: zenbait sare soziali erakunde publikoetatik ematen zaien
>>> bultzada.
>>>
>>> EITBko auto-publizitatean, esate baterako, lider diren bi sare
>>> sozialei doaneko publizitatea egiten zaie etengabe, gau eta egun, gure
>>> zergen kontura. Freskagarri bat aipatzen badute, normalean ez dute
>>> marka aipatuko. Merkatu bat aipatzen badute merkatuaren izena ez dute
>>> aipatuko normalean... baina "sare sozial" esan behar denean munduan bi
>>> sare sozial besterik ez baleude bezala jokatzen dute...
>>>
>>> Frantzian horrelakoak mugatzeko legea onartu berri dutela entzun dut.
>>>
>>
>> Guztiz ados zurekin!
>>
>> Txopi.
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Librezale mailing list
>> Librezale a bildua librezale.org
>> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>>
>
>
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>
>


-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110608/3d3a1612/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago