[Librezale] wordpress 3 euskaraz
Ibon Igartua
ibon.igartua a bildua gmail.com
Ost, Urt 26, 12:27:31, CET 2011
aupa Txopi,
Nire partetik egin ahal izan ditudan probak nahiko ondo joan dira. 3.0.4
bertsio batean martxan jarri dut eta orokorrean itxura ona du. Pootleen ez
dut ezer ukitu, badaezpada 3.0 bertsioa atera nahi zenuelako, baina
ikusitako akatsak edo iruzkinak apuntatu ditut:
* 3.0.4 bertsioko POTekin eguneratzean, kate berriak sortzen dira
* po fitxategiak poedit-arekin gordetzean, errore pare bat ematen dute kate
baten bukaeran \n falta delako
* plugin hitza hainbat lekutan gaizki itzulita dago
* "zure" hitza lar erabiltzen da
* Dashboard -> Arbela ... leku batzuetan Aginte-panel bezala itzuli dute ->
beti Arbela izan behako
* QuickPress ez dago itzulita -> Argitaratze-arina ??
* Azken hau topatu dudan larriena da:
msgid "Updates %s"
msgstr "%s eguneratzen du" -> "Eguneraketak %s" izan beharko litzateke
agur bat,
ibon
Txopi<txopi a bildua sindominio.net> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 25a
16:24):
>
> Nahi duzuen bezala. X.0 bertsioek garrantzia berezia dutelako esaten nuen.
> Plugin, Theme eta abarrak bertsio nagusiekin frogatzen direlako eta abar.
> Bestalde, bertsio nagusi bat atera dela zabaltzen denean, jende gehiago
> animatzen da software hori instalatzen eta dagoeneko Wordpress 3.0
> erabiltzen ari diren pertsonak kontutan eduki genitzake. 3.0.4 bertsioa
> argitaratuko dugunez, Wordpress bertsio arrunta (multisite ez dena)
> berriro frogatu beharko dugu.
>
> 3.0.4ko atasak laster bukatzeko gai izatea espero dut, Julenek esan duen
> bezala, 3.1 bertsioa ateratzear bait dago eta eginda dagoen lan guztiaren
> argitaraketa berriro atzeratuko genuke eta.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110126/fd83175d/attachment-0001.html>
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago