[Librezale] wordpress 3 euskaraz
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Ost, Urt 26, 12:59:28, CET 2011
Ibon Igartua-(e)k idatzi zuen:
> aupa Txopi,
>
> Nire partetik egin ahal izan ditudan probak nahiko ondo joan dira. 3.0.4
> bertsio batean martxan jarri dut eta orokorrean itxura ona du. Pootleen ez
> dut ezer ukitu, badaezpada 3.0 bertsioa atera nahi zenuelako, baina
> ikusitako akatsak edo iruzkinak apuntatu ditut:
>
> * 3.0.4 bertsioko POTekin eguneratzean, kate berriak sortzen dira
> * po fitxategiak poedit-arekin gordetzean, errore pare bat ematen dute
> kate
> baten bukaeran \n falta delako
> * plugin hitza hainbat lekutan gaizki itzulita dago
> * "zure" hitza lar erabiltzen da
> * Dashboard -> Arbela ... leku batzuetan Aginte-panel bezala itzuli dute
> ->
> beti Arbela izan behako
> * QuickPress ez dago itzulita -> Argitaratze-arina ??
> * Azken hau topatu dudan larriena da:
> msgid "Updates %s"
> msgstr "%s eguneratzen du" -> "Eguneraketak %s" izan beharko litzateke
Hau talde lana da eta hobeto koordinatu gaitezkeelakoan nago. Zer
deritzozu zuk zeuk sortu duzun 3.0.4ko PO fitxategia Mikel Iturberi eta
bioi bidaltzen badiguzu (oraingoz gu biok gara administrariak) eta biotako
batek Pootle-ra igotzen badugu? Hori egindakoan, Pootle-ko 3.0 bertsioa
kendu liteke eta denon artean 3.0.4 bertsioa bukatu (dagoeneko egin ez
badituzu, zuk aipatutako zuzenketak eginez eta abar).
Bestela lan batzuk birritan egiten ibiliko gara, saihestu litezken
azalpenetan denbora erabili beharra eta abar. Ados zaude?
Euskaraketa Wordpress 3.0.4 batetan frogatu duzula diozu. Nigatik horrekin
nahikoa da. Gutako batek behintzat euskaraketa ondo dabilela egiaztatzen
badu, ba nahiko ez? Zer iruditzen zaizu dagoela frogatzeke?
Txopi.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago