[Librezale] wordpress 3 euskaraz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 25, 16:24:18, CET 2011


Julen-(e)k idatzi zuen:
> ar., 2011.eko urtren 25a 13:38(e)an, Ibon Igartua(e)k idatzi zuen:
>>
>>   Txopi, kontua da 3.0.4 egonda, inork ez duela 3.0 bertsioa erabiliko
>> ... segurtasun eguneraketa garrantzitsuak daude batetik bestera !!
>
> +1

Nahi duzuen bezala. X.0 bertsioek garrantzia berezia dutelako esaten nuen.
Plugin, Theme eta abarrak bertsio nagusiekin frogatzen direlako eta abar.
Bestalde, bertsio nagusi bat atera dela zabaltzen denean, jende gehiago
animatzen da software hori instalatzen eta dagoeneko Wordpress 3.0
erabiltzen ari diren pertsonak kontutan eduki genitzake. 3.0.4 bertsioa
argitaratuko dugunez, Wordpress bertsio arrunta (multisite ez dena)
berriro frogatu beharko dugu.

3.0.4ko atasak laster bukatzeko gai izatea espero dut, Julenek esan duen
bezala, 3.1 bertsioa ateratzear bait dago eta eginda dagoen lan guztiaren
argitaraketa berriro atzeratuko genuke eta.

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago