[Librezale] wordpress 3 euskaraz

Txopi txopi a bildua sindominio.net
As, Urt 25, 13:36:30, CET 2011


Ibon Igartua-(e)k idatzi zuen:
>  Euskarazko po fitxategia deskargatu [1], 3.0.4 bertsioaren pot ofiziala
> deskargatu [2] eta 24 kate berri agertzen zaizkit (10 zaharkituta)
>
>  multi-site fitxategiekin [3] [4] 3 berri eta 3 zaharkituta
>
>  momentuz lokalean itzuliko ditut eta probatarako daukadan Wordpress 3.0.4
> batean probatuko ditut
>
>  Julen, pootle zerbitzarian, pot fitxategiak eguneratu beharko lirateke?
>
>
> [1] http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/wordpress3.0.po/download/
> [2] http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/tags/3.0.4/wordpress.pot
>
> [3] http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/wordpress3.0-ms.po/download/
> [4]
> http://svn.automattic.com/wordpress-i18n/pot/tags/3.0.4/wordpress-ms.pot

Nire ustez, 3.0 bertsioa behingoz bukatzea jarri behar dugu lehentasun
bezala. Gero, hori egindakoan, bertsio nagusiak ez direnak euskaratuko
ditugu gure indarren arabera eta abar. Adibidez, 3.0.4a eta aterako diren
beste asko. Gauzak behar zirenean egin izan bagenitu ez ginateke egoera
honetan aurkituko baina hala ere, 3.0 bezalako bertsio nagusi bat
euskaratu izatea garrantzitsua ikusten dut.

Julen: azken aldian ez dut euskaraketetan laguntzeko aukerarik izan eta
Pootlek orain aukera hori zeukanik ere ez nekien. Funtzionalitate bikainak
iruditzen zaizkit! Eskerrik asko azalpenengatik :-)

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago