[Librezale] alesti eta rss jario irakurleak

patxi gaztelumendi patxi a bildua gaztelumendi.org
Ost, Urt 19, 21:40:27, CET 2011


Nigatik bai

ni enago zerrenda horretan, baina agian rss a bildua librezale.org sortu beharko
genuke.

ederto!

patxik

Julen<julenx a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2011eko urtren 19a 21:12):

> og., 2011.eko urtren 13a 09:18(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
>
>> az., 2011.eko urtren 12a 23:37(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>
>>>
>>> Agian itzuli baino lehen, hobe da Aireanen galdetzea ea bideragarri
>>> ikusten den edo... Zuek zer diozue?
>>>
>>>
>> Proposatu nuen aldetik, nire iritzia: Alesti zen euskaraz zekien
>> horrelako web zerbitzu bakarra (baten batek Netvibes kontuan har lezake,
>> baina itzulpenaren %10 edo gutxiago dago erabilgarri ikusten
>> dudanagatik) eta enpresa handien atzaparretatik ihes egiten zuen
>> zerbitzu alternatibo bakarrenetakoa zen.
>>
>> Bloglines-ekin batera, esango nuke euskaldunen artean G.Reader-erako
>> alternatiba nagusia izan dela eta gainera Firefoxekin integratuta egon
>> da (orain hau aldatu egin beharko da).
>>
>> RSSen erabilera beharbada ez da duela pare bat urte bezalakoa, sare
>> sozialetako kanalen eraginez batik bat, baina horrek ez du esan nahi ez
>> direnik erabiltzen eta ez direnik erabilgarriak (gaur egun oraindik
>> webguneetarako posta bidezko harpidetzak ere badaude, 90etan bezala).
>>
>> Mikelek aurkeztu duen tresnak itxura oso ona du, librea da, beste tresna
>> libreekin integratzen da, euskaraz jar daiteke eta geuk kontrola
>> dezakegu. Honekin alternatiba praktiko eta erabilgarria eskain
>> diezaiokegu euskal komunitate osoari.
>> Martxan jarriz gero eta portaera egokia bermatuz gero Firefoxekin ere
>> integra liteke beranduago.
>>
>> Gure makina berriak potentzia handia dauka eta hori aprobetxatu eta
>> zukua ateratzeko (beste) modu bat izan daiteke hau. Noski, hau adostu
>> eta Airean zerbitzariko beste kideei proposatu beharko litzaieke.
>> Akaso aurrena gure erabilerarekin proba liteke eta beranduago, makinak
>> ondo erantzuten duela ikusiz gero, publikora zabaldu.
>>
>>
> Aste honetan bertan alesti.org domeinua berpiztu dute eta zerbitzua
> berriro dago martxan. Halere, hau gertatu bada, ez dakit zenbateraino fida
> gaitezkeen zerbitzuaren egonkortasunaz...
>
> Oraindik orain jendea interesaturik badago, Aireaneko zerrendan botako dut
> proposamena. Zer diozue?
>
>
> Julen.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
>



-- 
patxi gaztelumendi
www.gaztelumendi.org
larrabetzu - euskal herria
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <http://librezale.eus/pipermail/librezale/attachments/20110119/cf138e96/attachment-0001.html>


Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago