[Librezale] alesti eta rss jario irakurleak

Julen julenx a bildua gmail.com
Ost, Urt 19, 21:12:07, CET 2011


og., 2011.eko urtren 13a 09:18(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> az., 2011.eko urtren 12a 23:37(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>>
>> Agian itzuli baino lehen, hobe da Aireanen galdetzea ea bideragarri
>> ikusten den edo... Zuek zer diozue?
>>
>
> Proposatu nuen aldetik, nire iritzia: Alesti zen euskaraz zekien
> horrelako web zerbitzu bakarra (baten batek Netvibes kontuan har lezake,
> baina itzulpenaren %10 edo gutxiago dago erabilgarri ikusten
> dudanagatik) eta enpresa handien atzaparretatik ihes egiten zuen
> zerbitzu alternatibo bakarrenetakoa zen.
>
> Bloglines-ekin batera, esango nuke euskaldunen artean G.Reader-erako
> alternatiba nagusia izan dela eta gainera Firefoxekin integratuta egon
> da (orain hau aldatu egin beharko da).
>
> RSSen erabilera beharbada ez da duela pare bat urte bezalakoa, sare
> sozialetako kanalen eraginez batik bat, baina horrek ez du esan nahi ez
> direnik erabiltzen eta ez direnik erabilgarriak (gaur egun oraindik
> webguneetarako posta bidezko harpidetzak ere badaude, 90etan bezala).
>
> Mikelek aurkeztu duen tresnak itxura oso ona du, librea da, beste tresna
> libreekin integratzen da, euskaraz jar daiteke eta geuk kontrola
> dezakegu. Honekin alternatiba praktiko eta erabilgarria eskain
> diezaiokegu euskal komunitate osoari.
> Martxan jarriz gero eta portaera egokia bermatuz gero Firefoxekin ere
> integra liteke beranduago.
>
> Gure makina berriak potentzia handia dauka eta hori aprobetxatu eta
> zukua ateratzeko (beste) modu bat izan daiteke hau. Noski, hau adostu
> eta Airean zerbitzariko beste kideei proposatu beharko litzaieke.
> Akaso aurrena gure erabilerarekin proba liteke eta beranduago, makinak
> ondo erantzuten duela ikusiz gero, publikora zabaldu.
>

Aste honetan bertan alesti.org domeinua berpiztu dute eta zerbitzua 
berriro dago martxan. Halere, hau gertatu bada, ez dakit zenbateraino 
fida gaitezkeen zerbitzuaren egonkortasunaz...

Oraindik orain jendea interesaturik badago, Aireaneko zerrendan botako 
dut proposamena. Zer diozue?

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago