[Librezale] Mugikorretarako Firefoxekin zalantza itzulpen batean...
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 13, 09:26:24, CET 2011
az., 2011.eko urtren 12a 21:59(e)an, Ibai Oihanguren(e)k idatzi zuen:
> Kaixo,
> urte berri on!
>
> Mugikorretarako Firefoxentzat laguntza orria itzultzen ari naiz, eta ez
> dakit "Awesome Screen" nola itzuli. Azkenaldian zerrenda gutxi jarraitu
> dudanez ez dakit nabigatzailearen bertsio hau euskaratuta dagoen...
> baldin badago, nola itzuli da goiko hori? Bestela, proposamenik?
> Oraingoz Pantaila Miragarria moduan utzi dut baina... Uste dut Awesome
> Bar ere ez zela literalki itzuli, eta "Helbide-barra adimentsua" edo
> antzeko zerbait erabili zela.
>
Interfazearen itzulpenean ez da inondik ere "Awesome Screen" edo
"Awesome Bar" erabiltzen. Gehiago da marketing-eko terminoa (gainera
badakizue, amerikanoentzat dena da "awesome").
"Awesome Bar" adibidez beste hizkuntzetan honela itzuli da:
- ca: "barra fantāstica"
- es: "barra alucinante"
- fr: "barre d'adresse intelligente"
Niretzako ez da horren naturala geratzen "adimentsua", eta bestetik
"miragarria" irakurrita badirudi magia-edo egiten duela pantailak.
"Trebea" erabil liteke agian, baina ez nago oso konbentzituta.
>
> P.D.: Zerrenda honetara idatzi dut zuzenean, gaizki ulertu ez badut
> Mozillarena ezabatu egin zelako... hala ez bada esan eta bidaliko dut
> bestera.
Hala da bai.
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago