[Librezale] Mugikorretarako Firefoxekin zalantza itzulpen batean...
Ibai Oihanguren
ibai a bildua oihanguren.com
Ost, Urt 12, 21:59:46, CET 2011
Kaixo,
urte berri on!
Mugikorretarako Firefoxentzat laguntza orria itzultzen ari naiz, eta ez
dakit "Awesome Screen" nola itzuli. Azkenaldian zerrenda gutxi jarraitu
dudanez ez dakit nabigatzailearen bertsio hau euskaratuta dagoen...
baldin badago, nola itzuli da goiko hori? Bestela, proposamenik?
Oraingoz Pantaila Miragarria moduan utzi dut baina... Uste dut Awesome
Bar ere ez zela literalki itzuli, eta "Helbide-barra adimentsua" edo
antzeko zerbait erabili zela.
Bestalde, agian laguntza orri hori itzultzeko laguntza pixkat beharko
dut, baina tira, hala bada idatziko dut zerrendara.
Ondo izan!
Ibai.
P.D.: Zerrenda honetara idatzi dut zuzenean, gaizki ulertu ez badut
Mozillarena ezabatu egin zelako... hala ez bada esan eta bidaliko dut
bestera.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago