[Librezale] alesti eta rss jario irakurleak
Julen
julenx a bildua gmail.com
Ast, Urt 13, 09:18:14, CET 2011
az., 2011.eko urtren 12a 23:37(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
> Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
> (2011eko urtren 12a 23:13):
>> Honelako zerbait aztertu daiteke http://tt-rss.org/redmine/
>>
>> Nik liferea erabiltzen det normalean eta tt-rss-rekin lotu omen daiteke,
>> eztet frogatu.
>>
>> patxi gaztelumendi<patxi a bildua gaztelumendi.org> igorleak hau idatzi zuen (2011eko
>> urtren 12a 23:09):
>>>
>>> Alestik, dominioa galdu omen duela eta, twitter bidez aritu gara
>>> oihanguren, julen eta hirurok berbetan.
>>>
>>> Alesti-ren softwarea profitatuz, hobetuz eta euskarazko interfaze txukun
>>> bat eskainiz... rss irakurle libre eta euskalduna sortzeaz aritu gara,
>>> laburrean.
>>>
>>> 140 karakterretan izaten ditugun beroaldi hoietako batean.
>>>
>>> Julenek, airean/librezale proiektu bat izan daitekela sujeritu du.
>>>
>>> Oihangurenek, Google reader darabilela dagoeneko...
>>>
>>> Besteok? zelan jarraitzen dituzue zuen rss jarioak? Facebook bidez
>>> bakarrik?
>>>
>>> Inor animatzen da, horrelako tresna bat sortu/garatu/ aurkeztera?
>
> Tira, goizean saltseatzen ibili naiz eta Tiny tiny RSS horren POT
> fitxategia topatu dut [1] (ia 600 kate uste dut) eta itzulpen foroa
> [2].
>
> Patxi (edo beste inor), animaten haz itzultzera? Niretzat ezinezkoa da
> asteotan baina beno, di-da igo daiteke pootle-ra eta egin.
>
> Agian itzuli baino lehen, hobe da Aireanen galdetzea ea bideragarri
> ikusten den edo... Zuek zer diozue?
>
Proposatu nuen aldetik, nire iritzia: Alesti zen euskaraz zekien
horrelako web zerbitzu bakarra (baten batek Netvibes kontuan har lezake,
baina itzulpenaren %10 edo gutxiago dago erabilgarri ikusten
dudanagatik) eta enpresa handien atzaparretatik ihes egiten zuen
zerbitzu alternatibo bakarrenetakoa zen.
Bloglines-ekin batera, esango nuke euskaldunen artean G.Reader-erako
alternatiba nagusia izan dela eta gainera Firefoxekin integratuta egon
da (orain hau aldatu egin beharko da).
RSSen erabilera beharbada ez da duela pare bat urte bezalakoa, sare
sozialetako kanalen eraginez batik bat, baina horrek ez du esan nahi ez
direnik erabiltzen eta ez direnik erabilgarriak (gaur egun oraindik
webguneetarako posta bidezko harpidetzak ere badaude, 90etan bezala).
Mikelek aurkeztu duen tresnak itxura oso ona du, librea da, beste tresna
libreekin integratzen da, euskaraz jar daiteke eta geuk kontrola
dezakegu. Honekin alternatiba praktiko eta erabilgarria eskain
diezaiokegu euskal komunitate osoari.
Martxan jarriz gero eta portaera egokia bermatuz gero Firefoxekin ere
integra liteke beranduago.
Gure makina berriak potentzia handia dauka eta hori aprobetxatu eta
zukua ateratzeko (beste) modu bat izan daiteke hau. Noski, hau adostu
eta Airean zerbitzariko beste kideei proposatu beharko litzaieke.
Akaso aurrena gure erabilerarekin proba liteke eta beranduago, makinak
ondo erantzuten duela ikusiz gero, publikora zabaldu.
Esango duzue ba...
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago