[Librezale] alesti eta rss jario irakurleak
Ander Gmail
ander.elor a bildua gmail.com
Ast, Urt 13, 09:29:27, CET 2011
2011/01/13 09:18(e)an, Julen(e)k idatzi zuen:
> az., 2011.eko urtren 12a 23:37(e)an, Mikel Iturbe(e)k idatzi zuen:
>> Mikel Olasagasti<mikel a bildua olasagasti.info> igorleak hau idatzi zuen
>> (2011eko urtren 12a 23:13):
>>> Honelako zerbait aztertu daiteke http://tt-rss.org/redmine/
>>>
>>> Nik liferea erabiltzen det normalean eta tt-rss-rekin lotu omen
>>> daiteke,
>>> eztet frogatu.
>>>
>>> patxi gaztelumendi<patxi a bildua gaztelumendi.org> igorleak hau idatzi zuen
>>> (2011eko
>>> urtren 12a 23:09):
>>>>
>>>> Alestik, dominioa galdu omen duela eta, twitter bidez aritu gara
>>>> oihanguren, julen eta hirurok berbetan.
>>>>
>>>> Alesti-ren softwarea profitatuz, hobetuz eta euskarazko interfaze
>>>> txukun
>>>> bat eskainiz... rss irakurle libre eta euskalduna sortzeaz aritu gara,
>>>> laburrean.
>>>>
>>>> 140 karakterretan izaten ditugun beroaldi hoietako batean.
>>>>
>>>> Julenek, airean/librezale proiektu bat izan daitekela sujeritu du.
>>>>
>>>> Oihangurenek, Google reader darabilela dagoeneko...
>>>>
>>>> Besteok? zelan jarraitzen dituzue zuen rss jarioak? Facebook bidez
>>>> bakarrik?
>>>>
>>>> Inor animatzen da, horrelako tresna bat sortu/garatu/ aurkeztera?
>>
>> Tira, goizean saltseatzen ibili naiz eta Tiny tiny RSS horren POT
>> fitxategia topatu dut [1] (ia 600 kate uste dut) eta itzulpen foroa
>> [2].
>>
>> Patxi (edo beste inor), animaten haz itzultzera? Niretzat ezinezkoa da
>> asteotan baina beno, di-da igo daiteke pootle-ra eta egin.
>>
>> Agian itzuli baino lehen, hobe da Aireanen galdetzea ea bideragarri
>> ikusten den edo... Zuek zer diozue?
>>
>
> Proposatu nuen aldetik, nire iritzia: Alesti zen euskaraz zekien
> horrelako web zerbitzu bakarra (baten batek Netvibes kontuan har
> lezake, baina itzulpenaren %10 edo gutxiago dago erabilgarri ikusten
> dudanagatik) eta enpresa handien atzaparretatik ihes egiten zuen
> zerbitzu alternatibo bakarrenetakoa zen.
>
> Bloglines-ekin batera, esango nuke euskaldunen artean G.Reader-erako
> alternatiba nagusia izan dela eta gainera Firefoxekin integratuta egon
> da (orain hau aldatu egin beharko da).
>
> RSSen erabilera beharbada ez da duela pare bat urte bezalakoa, sare
> sozialetako kanalen eraginez batik bat, baina horrek ez du esan nahi
> ez direnik erabiltzen eta ez direnik erabilgarriak (gaur egun oraindik
> webguneetarako posta bidezko harpidetzak ere badaude, 90etan bezala).
>
> Mikelek aurkeztu duen tresnak itxura oso ona du, librea da, beste
> tresna libreekin integratzen da, euskaraz jar daiteke eta geuk
> kontrola dezakegu. Honekin alternatiba praktiko eta erabilgarria
> eskain diezaiokegu euskal komunitate osoari.
> Martxan jarriz gero eta portaera egokia bermatuz gero Firefoxekin ere
> integra liteke beranduago.
>
> Gure makina berriak potentzia handia dauka eta hori aprobetxatu eta
> zukua ateratzeko (beste) modu bat izan daiteke hau. Noski, hau adostu
> eta Airean zerbitzariko beste kideei proposatu beharko litzaieke.
> Akaso aurrena gure erabilerarekin proba liteke eta beranduago, makinak
> ondo erantzuten duela ikusiz gero, publikora zabaldu.
>
> Esango duzue ba...
> Julen.
Nik harpidetza gutxi ditudanez, thunderbird erabiltzen dut, baina
Mikelek proposatua librea eta itxura txukunekoa bada igo pootlera eta
itzul genezake.
izan libre izan euskaldun!
Ander.
> _______________________________________________
> Librezale mailing list
> Librezale a bildua librezale.org
> http://librezale.org/cgi-bin/mailman/listinfo/librezale
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago