[Librezale] Badator Firefox 4
ibai a bildua oihanguren.com
ibai a bildua oihanguren.com
Al, Ots 28, 17:55:50, CET 2011
> Aupa,
>
> Firefox 4 argitaratzeko oso gutxi falta da[1], eta egoeraren laburpena
> da hau gutxi gorabehera.
>
> ** Egoera **
>
> Aurreko ostiralean Firefox 4 beta12 kaleratu zen, Firefox 4en
> garapen-zikloan egongo den azken beta bertsioa. Hurrengo bertsioak
> Release Candidate etiketa izango du[2] eta horixe bera esan nahi du:
> dena ondo badabil, RC hori behin betiko bertsio izendatuko dute.
>
> Ez dakit zuetakoren batek beta bertsioak erabili dituen; nik GNU/Linux
> plataforman sobera testeatu dut. Beste plataformetan probatu duenik
> baldin bada eta zeozer arraroa topatu baduzue, berandu baino lehen
> abixua pasatzea eskertuko nuke.
>
Nik lanean Windowserako beta bertsioak erabili ditut, eta 11. betarekin
arazo batzuk izan nituen arren ez ziren itzulpenarekin lotutakoak,
bestela, asko begiratu ez dudan arren, dena ondo dagoela iruditu zait.
Sync inork probatu al du?
> Ia-ia aldi berean, beharbada pixka bat beranduago, mugikorretarako
> Firefox ere kaleratzekoa da. Bertsio-zenbakia mahaigainekoarenarekin
> parekatuko dute, hau da, Mobile Firefox 4 deituko da.
>
> Hemengo proben inguruan mugikorrik gabe ezer gutxi esan dezaket,
> GNU/Linuxerako eskaintzen den emulatzaile bat[3] besterik ez dut
> probatu. Probatu nahi baduzue, FTP horretan bertan badaude paketeak
> Android eta Maemo gailuetarako (Windows eta OS X bertsioak ere badaude).
>
>
> ** Egiteko daudenak **
>
> Webguneetarako testuak itzultzea[4]. Ibai, beti bezela zure kontu?
Bai, nire kontu. Eskerrak abixatu duzula, RSS bidez harpidetuta nago bug
horietara, baina orain arte ez dut ikusi...
Ondo izan,
Ibai.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago