[Librezale] Badator Firefox 4

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 28, 12:41:00, CET 2011


Aupa,

Firefox 4 argitaratzeko oso gutxi falta da[1], eta egoeraren laburpena 
da hau gutxi gorabehera.

** Egoera **

Aurreko ostiralean Firefox 4 beta12 kaleratu zen, Firefox 4en 
garapen-zikloan egongo den azken beta bertsioa. Hurrengo bertsioak 
Release Candidate etiketa izango du[2] eta horixe bera esan nahi du: 
dena ondo badabil, RC hori behin betiko bertsio izendatuko dute.

Ez dakit zuetakoren batek beta bertsioak erabili dituen; nik GNU/Linux 
plataforman sobera testeatu dut. Beste plataformetan probatu duenik 
baldin bada eta zeozer arraroa topatu baduzue, berandu baino lehen 
abixua pasatzea eskertuko nuke.

Ia-ia aldi berean, beharbada pixka bat beranduago, mugikorretarako 
Firefox ere kaleratzekoa da. Bertsio-zenbakia mahaigainekoarenarekin 
parekatuko dute, hau da, Mobile Firefox 4 deituko da.

Hemengo proben inguruan mugikorrik gabe ezer gutxi esan dezaket, 
GNU/Linuxerako eskaintzen den emulatzaile bat[3] besterik ez dut 
probatu. Probatu nahi baduzue, FTP horretan bertan badaude paketeak 
Android eta Maemo gailuetarako (Windows eta OS X bertsioak ere badaude).


** Egiteko daudenak **

Webguneetarako testuak itzultzea[4]. Ibai, beti bezela zure kontu?

Laguntza ere itzul daiteke SUMO (SUpport.MOzilla.com) gunean. Hau noski 
aukerazkoa da, baina interesgarria izan daiteke gehien kontsultatzen 
diren artikuluak[5] euskaraz izatea. Hau da, lan minimoarekin ahalik eta 
eraginik handiena lortzea.

Artikuluak itzultzeko support.mozilla.com webgunean izena eman eta 
artikulu batera joanda, eskuinaldeko "Itzuli artikulua" loturan sakatu, 
"Euskara" aukeratu eta ondorengo orrian osa daiteke itzulpena. Testuak 
MediaWikiren formatua jarraitzen du berezitasun batzuekin, testua 
Firefoxen bertsioen arabera moldatu ahal izateko ({for x.y} etiketak).
Itzulpena osatu ostean berrikuspenera pasatzen da, Ibonek eta nik 
daukagu berrikuspenak onartzeko baimena, oker ez banago.

Momentuz pare bat artikulu itzuli ditut nik eta egoera osoa 
lokalizazio-arbelean topa daiteke[6].

Astia bilatzean webgunerako artikulu sorta bat ere egin nahiko nuke 
bertsio honek dakartzan nobedadeak komentatzeko.


Eta okurritzen zaidan gauza gehiagorik ez. Besterik bada pasako dut abixua.

Ondo segi!
Julen.

[1] http://canweshipityet.com
[2] http://markmail.org/thread/gpvsxhggh4icwkbf
[3] 
ftp://ftp.mozilla.org/pub/mozilla.org/mobile/nightly/latest-mozilla-central-linux-l10n/
[4] https://bugzilla.mozilla.org/show_bug.cgi?id=636815
[5] https://support.mozilla.com/eu/kb/top-articles-localize
[6] https://support.mozilla.com/eu/localization



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago