[Librezale] Badator Firefox 4

Julen julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 28, 22:18:34, CET 2011


al., 2011.eko otsren 28a 17:55(e)an, ibai a bildua oihanguren.com(e)k idatzi zuen:
>>
>> Ez dakit zuetakoren batek beta bertsioak erabili dituen; nik GNU/Linux
>> plataforman sobera testeatu dut. Beste plataformetan probatu duenik
>> baldin bada eta zeozer arraroa topatu baduzue, berandu baino lehen
>> abixua pasatzea eskertuko nuke.
>>
>
> Nik lanean Windowserako beta bertsioak erabili ditut, eta 11. betarekin
> arazo batzuk izan nituen arren ez ziren itzulpenarekin lotutakoak,
> bestela, asko begiratu ez dudan arren, dena ondo dagoela iruditu zait.
> Sync inork probatu al du?
>

Bai, Sync hasieratik jarri nuen martxan eta makina batean edo bestean 
egonda laster-markak, fitxak eta historia sinkronizatuta izatea gozamena da.

Bere garaian denbora apur bat behar izan zuen datuen hasierako 
esportazioa egiteko, baina hortik aurrera konturatu gabe guztia 
sinkronizatuta daukazu amen batean. Esan gabe doa datu guztiak zifratuta 
bidaltzen direla Sync zerbitzarira.

>>
>> ** Egiteko daudenak **
>>
>> Webguneetarako testuak itzultzea[4]. Ibai, beti bezela zure kontu?
>
> Bai, nire kontu. Eskerrak abixatu duzula, RSS bidez harpidetuta nago bug
> horietara, baina orain arte ez dut ikusi...
>

Primeran.

Julen.



Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago