[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke
Julen
julenx a bildua gmail.com
Al, Ots 28, 12:33:32, CET 2011
al., 2011.eko otsren 28a 12:11(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
> Julen-(e)k idatzi zuen:
>> ig., 2011.eko otsren 27a 02:34(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>>
>>> Horrela bada, Pootlen prest daude osatu beharreko PO fitxategiak:
>>> http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/
>>>
>>> wordpress3.1.po
>>> 22778 hitz guztira
>>> 3224 hitzek arreta behar dute
>>> wordpress3.1-ms.po
>>> 5248 hitz guztira
>>> 996 hitzek arreta behar dute
>>> wordpress3.1-continents-cities.po
>>> 554 hitz guztira
>>> 554 hitzek arreta behar dute
>>
>> Itzuli behar ez diren fitxategiak kenduz gero zer moduz? hau da, goiko
>> hiru fitxategi horiek bakarrik utzi (eta pootle-terminology.po).
>>
>> Jendeak itzuli behar ez diren gauzak itzultzeko arriskua dago bestela
>> eta bilaketak egiterakoan alperrikako/errepikatutako emaitza asko jasoko
>> dira.
>
> Ba ez zait bururatu. Ados, egingo dut. WordPress-eko SVNan bertsio batzuk
> bakarrik daude prestatuta eta igota, beraz, PO eta MO fitxategiak beste
> nonbait jarri beharko ditugu galdu ez daitezen. Wikian?
>
SVNan ere jar ditzakezu, branch propio batean gordeta.
>>> Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
>>> Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
>>> ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
>>> zelakoan nago. Inork badaki honen berri?
>>>
>>
>> ISO 3166an definitzen dira halako izenak eta zenbait badaude
>> euskaratuta[1]. Script batekin fitxategi hori WPekoarekin parekatu dut
>> eta 10 sarrera besterik ez datoz bat. Gainera sarrera horien kalitatea
>> zalantzan jarriko nuke (herrialde-izenen ISO 639ko itzulpenen antzera).
>>
>> Alegia, eskuz itzuli beharko da. Emaitza translationproject-era bidera
>> dezakegu gero noski :)
>
> Euskaltzaindiako orrialde honek lagundu behar gintuzke:
> http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exonimia
Web bilaketa eta PDF soil bat izan ordez formatu manejableagoren bat
izanez gero prozesua automatiza genezake. Eskatzea libre denez
Euskaltzaindiari galdegitearen aldekoa naiz; hau erraztu lezakeen /
posible egingo lukeen kontakturik badu inork?
Julen.
Librezale posta zerrendari buruzko
informazio gehiago