[Librezale] WordPress 3.1 euskaratu daiteke

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Al, Ots 28, 12:11:45, CET 2011


Julen-(e)k idatzi zuen:
> ig., 2011.eko otsren 27a 02:34(e)an, Txopi(e)k idatzi zuen:
>> Aupa zuek:
>>
>> Guk 3.0.4 bertsioa kaleratu dugu baina hau ez da azken bertsioa.
>> Dagoeneko 3.1 bertsioa atera da. Kateei dagokionez, desberdintasunak ez
>> dira asko. Beraz, gutako batzuk kate berriak euskaratzeko prest egongo
>> ginela pentsatu dut.
>
> Webgunean albistea gehitzea ere ez dago soberan.

Ea gauean edo zerbait idazten dudan. Beste norbaitek egin nahi badu, aurrera.

>
>> Horrela bada, Pootlen prest daude osatu beharreko PO fitxategiak:
>> http://pootle.librezale.org/eu/wordpress/
>>
>> wordpress3.1.po
>> 	22778 hitz guztira
>> 	3224 hitzek arreta behar dute
>> wordpress3.1-ms.po
>> 	5248 hitz guztira
>> 	996 hitzek arreta behar dute
>> wordpress3.1-continents-cities.po
>> 	554 hitz guztira
>> 	554 hitzek arreta behar dute
>
> Itzuli behar ez diren fitxategiak kenduz gero zer moduz? hau da, goiko
> hiru fitxategi horiek bakarrik utzi (eta pootle-terminology.po).
>
> Jendeak itzuli behar ez diren gauzak itzultzeko arriskua dago bestela
> eta bilaketak egiterakoan alperrikako/errepikatutako emaitza asko jasoko
> dira.

Ba ez zait bururatu. Ados, egingo dut. WordPress-eko SVNan bertsio batzuk
bakarrik daude prestatuta eta igota, beraz, PO eta MO fitxategiak beste
nonbait jarri beharko ditugu galdu ez daitezen. Wikian?

>
>> Azken fitxategia berria da eta munduko lekuen izenez osatua dago.
>> Euskaratzen ez badugu inolako arazorik egongo ez delakoan nago. Hala
>> ere, lan hau edo antzeko bat beste euskaraketaren batetan egingo
>> zelakoan nago. Inork badaki honen berri?
>>
>
> ISO 3166an definitzen dira halako izenak eta zenbait badaude
> euskaratuta[1]. Script batekin fitxategi hori WPekoarekin parekatu dut
> eta 10 sarrera besterik ez datoz bat. Gainera sarrera horien kalitatea
> zalantzan jarriko nuke (herrialde-izenen ISO 639ko itzulpenen antzera).
>
> Alegia, eskuz itzuli beharko da. Emaitza translationproject-era bidera
> dezakegu gero noski :)

Euskaltzaindiako orrialde honek lagundu behar gintuzke:
http://www.euskaltzaindia.net/eoda/exonimia

>
> Julen.
>
> [1] http://translationproject.org/PO-files/eu/iso_3166_2-3.24.eu.po

Txopi.





Librezale posta zerrendari buruzko informazio gehiago